Denbora  2 egun 5 ordu 16 minutu

Koordenatuak 5921

Noiz igoa 28 de agosto de 2015

Noiz egina agosto 2015

-
-
3.373 m
1.680 m
0
10
20
40,15 km

Bisitak 1235, kokapena 53

Nondik gertu San Juan de Plan, Aragón (España)

1.eguna (Refujio Biados-Posets-Refujio Anjel Orus)
13.3km / +1.778 / -1.422 / 10h

2.eguna (Refujio Anjel Orus-Refujio Estos)
14.5km / +1.111 / -1.465 / 8h

3.eguna (Refujio Estos-Refujio Biados)
12.4km / +862 / -1.083 / 6h


Posets tontorra igo eta mendizerrari bira ematen dion ibilbide zirkularra, hiru etapetan dago egina. Etapa oso ezberdinak dira denak, zailtasuna eta paisaiei dagokienez, baina denek dute beraien xarma. Hiru refujioen ibilaldia izenez ere ezagutzen da ibilbidea hau, baina lehen eguneko ibilbidea ez litzateke berdina izango, Posetsera igo beharrean refujioz-refujio joango ginateke Anjel Orus, Estos eta Biadosetik igaroz. Oso gomendagarria da txango hau, gainera hiru eguneko paisaiak oso ezberdinak izango dira eta Pirineotako 2.mendirik garaiena igotzen da.

1.eguna (Refujio Biados-Posets-Refujio Anjel Orus) 13.3km / +1.778 / -1.422 / 10h

Plan herritik Biadosera igotzeko 15km-ko pista batean aurrera joan behar da. Hemendik hasiko dugu hiru eguneko txangoa, harrizko hainbat txabola eta borda daude bertan, leku zoragarria. Bertatik irtengo gara, lehen etapa burutzeko asmoz, Postets igo eta Anjel Orusera jaitsiko gara. Etapa oso gogorra da, desnibel handia igo behar da eta ibilbidearen gehiengoa harri solte artean egiten da. Tontorrera iristeko egin behar den kresterioak ez dauka zailtasun handirik baina errespetua ematen du. Pirineotako bigarren gailurrik garaiena igo ondoren bertatik ikusten diren bistak izugarriak dira, Aneto, Perdido, Neuville, Vignemale… Jeitsieran Llardanako hortza igo daiteko indarra eta gogoa eduki ezkero eta bestela Anjel Orusera joango gara zuzenean.

2.eguna (Refujio Anjel Orus-Refujio Estos) 14.5km / +1.111 / -1.465 / 8h

Gauen indarrak berreskuratu ondoren 2.egunari ekingo diogu, gaurkoan ez dugu hainbesteko maldarik igo beharko, nahiz eta dezente ibili beharko dugun. Aurreko egunarekin konparatuz, paisaia oso ezberdina da, lakuz beteriko ibilaldia izango baita 2.egun hau. Lehen zatian Ibon Pllaña eta izen bereko lepora igo beharra dago eta bertatik Anetoko tontorra ikusiko da eta egun guztian zehar begi bistan izango dugu. Hau izango da eguneko igoerarik gogorrena, baina errez egiten da. Hemendik aurrerakoa hainbat Ibonetatik igaroz egingo dugu, bide oso erakargarria, baina neketsua egiten da Estoseko refujiora iritsi arteko bidea.

3.eguna (Refujio Estos-Refujio Biados 12.4km / +862 / -1.083 / 6h

Azken egunari ekingo diogu, denetan errezena izango dena, lehen zatian Chistau bailara igaro behar da, errekari jarraituz. Behin portura iristean dena beherantz izango da, Lehen egunean kotxe utzi genuen Biadosera iritsi arte. Gaurkoa ere beste egunetako paisaietatik oso ezberdina izango da, errekaren ondotik doan bide bati jarraituz ibiliko baikara egun guztian.

Hasiera/Amaiera
Cabaña de la Basa
Diente de Llardana
Canal Fonda
Anjel Orus - Estos - Biados
Refujio Anjel Orus
Ibon de Grist
Ibon Pllana eta lepoa
Ibon de la Tartera de Perramo
Ibon de Perramo
Ibones de la Escarpinosa
Ibonet de Batisielles
Refujio de Estos
Puerto de Chistau
Cabaña de Añes Cruces
Biados - Estos - Anjel Orus
Refujio Biados

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau