Jaitsi

Distantzia

24,27 km

Desnibel positiboa

2.455 m

Zailtasun maila

Zaila

Desnibel negatiboa

2.455 m

Gehieneko garaiera

3.220 m

Trailrank

54

Gutxieneko garaiera

1.616 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Iraupena

3 egun 3 ordu 23 minutu

Koordenatuak

5915

Noiz igoa

30 de agosto de 2020

Noiz egina

agosto 2020

Bidali zure GPS-ra

Jaitsi ibilbideak Wikiloc-etik zuzenean zure Garmin, Apple Watch edo Suunto-ra.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bidali zure GPS-ra Bidali zure GPS-ra
Izan zaitez lehena txalotzen
2 iritzi
Elkarbanatu
-
-
3.220 m
1.616 m
24,27 km

Ikusita 174 aldiz, jaitsita 5 aldiz

Nondik gertu: Benasque, Aragón (España)

Lau egunetako ibilia Lliterola inguruko gailurretan.
1. eguna:
Motxila handia hartuta, Lliterolako zubiko aparkalekutik igo Lliterolako ibon zuriraino. Han bibak batean atondu dena, bi gau pasatzeko.

2. eguna:
Gandor gaineko ibilaldia, Tusse de Remunyetik Pico Rabadá eta Pico Navarro lehenik, eta gero Cabrioulesera.
Lliterolako ibonetik Tusse de Remunyera, ordu bete inguru.
Tusse de Remunyetik Pico Rabadá eta Pico Navarrora, eta buelta Tusse de Remunyera, ordu eta laurden. Gandorraren zati hori sokarik gabe egin zitekeela irakurria genuen, baina guk soka eraman genuen badaezpada ere, eta bi pausotan erabili genuen. Eskalada zailtasunik ez du apenas (I-II+), baina oso aereoa da, eta sokaz pauso horiek aseguratu ahal izatea eskertu genuen.
Tusse de Remunyera bueltatauta, handik Jean Garnier orratzaren oineraino sokarik gabe egin genuen arazorik gabe. Jean Garnier orratzak III+/IV graduko pauso bat du hasieran, baina arazo handirik gabe igotzen da. Jean Garnier orratzaren beste aldeko atakara jaisteko, destrepea egin beharra dago. Harritzar handien artean hasieran, eta gero gandorraren ezkerraldera aterata. Destrepe luze samarra, eta zorabiagarria. Ataka edo bretxara iritsita, beste eskalada luze bat egin behar da, arrokaren ertzetik bertatik. III graduko irtengunea da, ez oso luzea baina aseguratzen zaila (ez dago asegururik sartzeko aukera handirik). Handik zertxobait aurreratuta (soka kendu gabe), gandorraren ezkerraldean gelditen den tximinia hartu behar da (III). Horretan ere soka erabili genuen. Tximiniaren bukaeratik nahiko hurbil gelditzen da Ekialdeko Cabrioules. Bertara igo, eta Mendebaldeko Cabriouleserainoko gandorra zeharkatu behar da. Luze samarra da, ez du eskalada zailtasun handirik, baina alde bietan amildegi zorabiagarria dago, eta kontzentratuta egin beharra dago. Osotara, Tusse de Remunyetik Mendebaldeko Cabrioulesera iristeko 2 ordu eta 40 minutu behar izan genuen. Cabrioulesetik jaisteko, gandorra jarraitu beharra dago, kontzentrazioa galdu gabe beti ere, eta jaitsiera nabarmena izaten hasten denean, ezkerraldera destrepatzen hasi. Mamy puntaren parera iristean, rapela egiteko aukera dago (zinta batzuk harritzar batean). Handik rapela egin genuen, eta jaitsierako destrepearen zatirik malkartsuena saihestu genuen horrela. Gero, zertxobait gehiago jaitsi behar da oinez, eta berehala Lliterolako Beheko Lepora igo. Handik, ibonera jaitsi ginen zakuak utziak genituen tokiraino. Iboneraino jaisteko, pare bat ordu behar izan genituen Cabrioulesetik.

3. eguna:
Lliterolako Ibon Zuritik Perdiguerora igo, Lliterolako gandorrean barna. Perdigueroko gailurrean gaua egitea zen asmoa. Beraz, soka eta behar ez genuen gainerako guztia ibonean utzita, zakuak eta afaria hartuta abiatu ginen gora. Ibonetik bertatik Lliterolako Goiko Lepora igo ginen. Lepoan bizkarzorroak utzita, Tuca de Lliterola, Pico Royo eta Punta de Lliterolara joan ginen. Handik, berriz buelta lepora. Lepoan bizkarzorroak hartu, eta Perdiguerora igo. Lepotik abiatuta, berehala, malkar labur bat dago, erreza (II). Hura pasatuta, oinez egiten da dena goraino.

4. eguna:

Perdigueroko gailurrean gaua eman ondoren, handik ilunabar eta egunsenti bikainak gozatuta, Lliterolako ibonera jaitsi ginen. Han utziak genituen gauzak bildu, eta autoraino jaitsi. Gutako bi han gelditu ziren oraindik beste bi egunez, baina hori beste istorio bat da.
Kanpalekua

Bibak | Ibon Blanco de Lliterola

  • argazkia Bibak | Ibon Blanco de Lliterola
  • argazkia Bibak | Ibon Blanco de Lliterola
  • argazkia Bibak | Ibon Blanco de Lliterola
  • argazkia Bibak | Ibon Blanco de Lliterola
Gailurra

Ekialdeko Cabrioules

  • argazkia Ekialdeko Cabrioules
  • argazkia Ekialdeko Cabrioules
Bidegunea

Fita d'el Perdiguero

Hito E. del Perdiguero
Aintzira

Ibonet de Lliterola

  • argazkia Ibonet de Lliterola
  • argazkia Ibonet de Lliterola
  • argazkia Ibonet de Lliterola
Gailurra

Jean Garnier Orratza

  • argazkia Jean Garnier Orratza
  • argazkia Jean Garnier Orratza
  • argazkia Jean Garnier Orratza
Lepoa

Lliterolako beheko lepoa

  • argazkia Lliterolako beheko lepoa
  • argazkia Lliterolako beheko lepoa
  • argazkia Lliterolako beheko lepoa
Lepoa

Lliterolako goiko lepoa

Collado Superior de Literola
Aparkalekua

Lliterolako zubiko parkina

Bidegunea

malkarra (erraza)

  • argazkia malkarra (erraza)
  • argazkia malkarra (erraza)
  • argazkia malkarra (erraza)
Lliterolako Goiko Lepotik gora egiteko, malkar labur bat pasatu beharra dago. Ez da oso zaila, baina eskuak erabili behar dira.
Gailurra

Mendebaldeko Cabrioules

  • argazkia Mendebaldeko Cabrioules
  • argazkia Mendebaldeko Cabrioules
Gailurra

Perdiguero

  • argazkia Perdiguero
  • argazkia Perdiguero
  • argazkia Perdiguero
  • argazkia Perdiguero
  • argazkia Perdiguero
  • argazkia Perdiguero
Perdigueroko gailurrean gaua pasatzea ezin da dirutan ordaindu.
Gailurra

Pico Navarro

  • argazkia Pico Navarro
  • argazkia Pico Navarro
  • argazkia Pico Navarro
  • argazkia Pico Navarro
  • argazkia Pico Navarro
Pico Navarrora iristeko soka erabili genuen pare bat pauso aseguratzeko. Bestela, ez du aparteko zailtasunik, baina giroa eta amildegiak izugarriak dira.
Gailurra

Pico Rabadá

Pico Rabadára iristeko ez dago aparteko zailtasunik. Handik Navarrora iristeko bidea zailagoa da.
Gailurra

Pico Royo edo Tuca Roya de Lliterola

  • argazkia Pico Royo edo Tuca Roya de Lliterola
  • argazkia Pico Royo edo Tuca Roya de Lliterola
  • argazkia Pico Royo edo Tuca Roya de Lliterola
Pico Royo
Gailurra

Punta de Lliterola

  • argazkia Punta de Lliterola
Punta de Literola
Gailurra

Tuca d'el Monsero edo Fita Occidental d'el Perdiguero

Hito W. del Perdiguero
Gailurra

Tuca de Lliterola

Tuca de Literola
Gailurra

Tusse de Remunye edo Tuca d'el Cabo d'els Arenals

  • argazkia Tusse de Remunye edo Tuca d'el Cabo d'els Arenals
  • argazkia Tusse de Remunye edo Tuca d'el Cabo d'els Arenals
  • argazkia Tusse de Remunye edo Tuca d'el Cabo d'els Arenals
Tusse de Remuñe

2 iritzi

  • argazkia Madalenaitz

    Madalenaitz 31 ago 2020

    Ze gustura ibili gara, beste bi egunetan ze egin genuen saiatuko naiz azaltzen. Remunye atean bibak prestatu ginen hurrengo egunean Maupás mendira igotzeko asmoa gandorretik, baina nekea dela eta Rabadan buelta egin genuen eta Forca de Remunyera igo ginen.

    Azken bibak portal Remunye azpitik egin genuen eta handik Boumera igo ginen tximinia polit batetik (II/II ), jeisteko goitik 50 metroko rapel bat egin genuen tximinia bukaeraino. Bibaketik motxila haundia hartuta Remunye aranetik jeitsi ginen furgoneta zuk utzi genuen tokiraino.

  • argazkia Arriaundi

    Arriaundi 1 sept 2020

    Zeinen ongi! Nik bueltatu beharko dut bada, Boumera igotzeko! Eta Maupás ere hurrengo baterako!

Nahi izanez gero edo ibilbide hau