Denbora  6 ordu 37 minutu

Koordenatuak 1446

Noiz igoa 22 de agosto de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
2.378 m
1.288 m
0
2,7
5,4
10,77 km

Bisitak 6, kokapena 1

Nondik gertu Urdos, Nouvelle-Aquitaine (France)

Askotan ginen igoak Castillo de Acherrera, baina beti ohiko bidetik; hots, Ozako kanpinetik gora, eta lepoan barna. Oraingoan, baina, beste bide interesgarri bat aurkitu dugu; Guarrinza ingurutik igotzen den Barcal arroilan barna.
Autoa pistaren bukaeran utzi, eta hegoaldera ibiltzen hasi, Barcal arroilaren eskuinalde orografikoan barna (errekaren ezkerraldea, igoeraren norantzan). Bidea oso erosoa da, ongi jarraitzen da, eta hasierako aldapa gogorrak gaindituta, pixkana joaten da garaiera hartzen. Castillo de Acher bistaren aurrean izanen dugu bide osoan zehar. Belar eta behi artetik igo, Barcal aterpetxoa pasatu eta gora egiten jarraitu. Mendiaren magaleko harritzarrera hurbiltzen joanen gara, baina bertara sartu gabe, azpitik saihestuko dugu. Belarra eta harria muga egiten duten marra jarraituko dugu ahal den guztian harritzarrera sartu gabe, eta garaiera hartzen joanen gara paretaren oinarrian dagoen lepotxo bateraino. Handik paretaren eskuinaldera begiratuta, bi tximinia handi ikusten dira. Gurea, Ledormeur tximinia edo hego ekialdekoa, ezkerrekoa da. Lepotik gora eta eskuinalderantz igotzen hasi trepadatxo txikiak eginez. Bidea nahiko ongi jarraitzen da, eta trepadatxoak egin behar badira ere, errazak dira. Tximiniaren oinera istean bloke handi bat ikusiko dugu gainean, tunel itxurako pasagunea osatzen duena. Sartu bertara, eta hantxe dago eskalatu beharreko zatirik zailena. Hiru eskalada mugimendu jarraitu egin behar dira irtengunearen lehen zatia pasatzeko; III+, eta "plus" hori ongi jarria dago. Laburra da, eta bereala errazten da kontua lehen zati hori pasatuta. Eskuinaldean zirga bat dago jarria, ferrata bide baten modura. Tximiniaren goialdeko irteeran rapelatzeko edo aseguratzeko instalazioa dago (bi parabolt, anilladunak). Tximiniatik irtenda, mendiaren ohiko bidearekin bat egiten da, eta gailurrera luze gabe eta modu errazean iristen da.
Jaitsiera ohiko bidean barna egin, leporaino. Lepotik jaisten hasi eta tartetxo batez ohiko bidea jarraitu. Gero ezkerraldera egin Barcaleko lepora doan bidea jartzera (Collada de lo Barcal). Handik igoerako bidearekin bat eginen dugu, eta hori jarraituta autoraino iritsi.

Materiala: kaskoa, eta eskalatzen ohituta ez dagoen lagunen batekin joatera, sokatxo bat goitik aseguratzeko ez da sobra izanen.
Lepo honetara igo behar da, eta hortik tximinia hartzera igo. Ikusten diren bietatik ezkerraldekoa da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau