Denbora mugimenduan  7 ordu 17 minutu

Denbora  egun bat 9 minutu

Koordenatuak 3331

Noiz igoa 7 de septiembre de 2018

Noiz egina septiembre 2018

-
-
2.914 m
1.410 m
0
4,6
9,1
18,25 km

Bisitak 21, kokapena 0

Nondik gertu Barbaruéns, Aragón (España)

Cotiella-ra joateko Barberuensko sarreran hasten den aldaiatik abiatu ginen kotxez 2,8 kilometroan, eskuinean agertzen den aparkatzeko guneraino. Kilometro batean luzatu ahal da ibilbidea kotxez baina ezin dut esan kotxe arruntaz egin daitekeen. Noranahikoaz bai. Esandako parkinean, mugarriz adierazitako bide aldapatsua hasten da BN( GR) arekin laster bat egiten duena. Esandako aldaiaren bukaera iritsiko gara BNtik. Honen marra zuri-gorriak jarraituko ditugu Armeñako aterperaino. (1:35) Guk hemen lo egin genuen. Aterpean bertan, mugarriek adierazten dituzten ibilbide batzuk eroango gaituzte igoaldi honen 1. gakora. Cotielleta eta Cotiella batzen dituen eta igoaldia hasi eta 20 minutura ikusi dugun lepoa. Bi aukera ditugu oztopo hau gainditzeko. Bat eskuinetik eta beste pizka bat eskerrerago bertan dagoen hiru bat metroko garaiera duen harkaitza eskuinean utzita. Errazak dira trepaldiak omen baina guk 2. aukera hartu genuen. Mugarriz adierazitako zehar-ibilbide batek hurbilduko gaitu ikusten dugun beste lepora. Honek ez dauka zailtasunik eskuak erabili behar ditugun arren. Zarabillotik datorren ibilbidea ostentzen duen aldea ikusiko dugu lepoa gaindituz eta gailurrera iristeko geratzen zaigun azkeneko txanpa baino ez dugu gainditu behar.(3 ordu aterpetik) Itzulia bide beretik.
Joan etorri batzuk marraztu nituen aterpe ondoan gps-a itzalita guragabe eta, nahiz eta telefonoa itzalita izan gauean, Gps-ak orduak zenbatzen jarraitu zuen. Beraz, ibilbidearen ordutegia testuan aipatzen dudana da.
foto

Armeñako aterpea

foto

Aterpea

foto

Bidean, mugarri

foto

Cotiellako Lepoa

foto

La Colladeta

foto

Gailurrerantz

foto

Cotiella 3:20

foto

Cotiellako lepoa

foto

Armeñako lepoa

foto

Parkina

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau