-
-
778 m
126 m
0
2,7
5,4
10,74 km

Bisitak 4, kokapena 0

Nondik gertu Amaña, País Vasco (España)

Amaña auzoan dagoen pasealekuan hasiera eman diogu gaurko ibilbideari. Auzoko goiko partera igotzeko eskailera mekanikoak hartu, eta eskola ondoan dagoen bidexkan sartu gara. Bidea hau, Ermura doan autobideren gainetik dago, eta hamabost minututan harri koxkorrekin eginiko parajean egongo gara. Hemen, iparreruntz joko dugu, eta berehala pinudi batean sartuko gara, marka txuri gorriak. Pinu artean poliki politi altuera hartzen joan gara, eta hamar minututan zelai baterra aterako gara.

Zelai honen goiko partean bat egiten dugu, Amañako auzotik ateratzen den pistarekin, Sosola baserri nekazal etxe ondotik pasatzen den pistarekin hain zuzen. Guk goruntz jarraitu dugu eta berehala, gure pistak Ermutik datorren pista asfaltatuarekin bat egin du. Guk aurrera jarraitu dugu eta Elorretabeko bi baserrien artean pasako gara. Berehala Elorretagoiko baserrira iritsi gara, eta hemendik bidezidorra hartuta Urko mendirantz abiatu gara.

Guk gailurreko bidean, zuzenagoak diren bidexkak baztertu (bueltan bai hartu dugu), eta sartalderuntz egin dugu, gero ekialderantz egiteko eta gailurrara iristeko.

Tontorrean denbora gutxi eman dugu, haizete handia bait zebilen. Pena izan da, urteko data hauetarako tenperatura egokia zegoelako, baina tontorretik ikusten den panoramikaz ezin izan dugu gozatu. Argazkia atera eta beheruntz., lehen esan dugun moduan bide zuzenagoa hartuta. Jaitsieran une batean bidetik atera egin gara, inguruan dauden Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugarriak ikusteko, baina momentu bat izan da, eta konturatu orduko Elorretagoikoa baserrian ginen.

Beherunzko bidean jarraitu dugu, eta oraingoan, Amaña auzoan azkar batean jartzen zaituen bidezidor batetik jaitsi gara.
foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

foto

Photo

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau