Denbora mugimenduan  5 ordu 54 minutu

Denbora  8 ordu 58 minutu

Koordenatuak 2908

Noiz igoa 15 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
2.439 m
1.301 m
0
4,0
8,1
16,17 km

Bisitak 1, kokapena 0

Nondik gertu Sotres, Asturias (España)

Evangelistako gailur hurrunak izenburua jarri diot ibilbide honi tontor horiak hurrun daudelako Hitu Escarandiko parkinetik. Hemen hasi ginen ibilbide hau eta aldaiari jarraituz Casetón de Andara izeneko aterperaino joan daiteke, batik bat, iturri bat dagoelako. Guk, baina, pixka bat lehenago agertzen den zidor bat hartuaz, aterpea baino metro batzuk gorago iritsi ginen eta hesituak ikusten diren mehatza zuloetara abiatu ginen. Hauen ostean lehengo hanka sartze izan genuen eta eskumatara hasten den bidea hartu beharrean eskerretara dagoena hartuaz ibilbide zuzenetik aldentzen hasi ginen. Laster konturatu ginen akatsaz eta pixkana-pixkanaka okerra zuzentzen joan ginen ibilbide zuzena hartu arte. Gure begien aurrean arrakala handia agertuko da. Behin gaindituta, gure hurrengo helburua Mojoneko lepoa izango da eta horra iristeko gezi orlegi batek adierazten duen bidea aukeratu behar dugu. Atzean utziko ditugu Castillo del Grajal eta Grajal de Abajo. Lepotik Silla del Caballo Cimero ikusiko dugu. Grajal de Abajo inguratuaz pixkana-pixkanaka Arribakora iritsiko gara eta Evangelistaren zuloaaren gailurren magalak zeharkatuz Silla del Caballo Cimeroko tontorra zapalduko dugu, gune batzuetan eskuak lagun izanik. Jaitsi eta Picos del Jierruetara joango gara. Tontor ertzetik gaindituko ditugu toki batzuetan amildegia alde bietan izanik eta gora eta behera eskuak erabiliz. Morra de Lechugaleseko tontorra eskura izango dugu. Guk ez genuen igo. Trepadatxo bat egin behar da. Ez da bereziki zaila eta ez du amiltzeko arriskurik baina ez genuen beta askorik eta, nire ustez, ez du ikuspegi berezirik gaineratzen. Bide bertsutik zeharkatu genituen Jierruko Gailurrak, bide nagusira jaitsi ginen eta Pica del Jierrura igo ginen zailtasunik barik. Tontorretik Valdomingueroko lepo eta mendira abiatzen den bidea ez genuen ondo hartu eta pixka bat gehiago lan begin bear izan genuen vidorra aurrerago aurkitu arte. Lepora iritsita bide nabarmena jarraitu besterik ez genuen egin. Grajalen beste magaletako zeharbide luze bat egin ostean, Mazarranako mehategietara iritsi ginen eta hortik, aldai batetik, Andarako Aterpearen ingurunera. Joandako bide beretik itzuli ginen parkinera. Eguraldi lehorraz eta eguzkitsuaz luzea, Jierruko eta Morrako tontorretan pixka bat arriskutsua, baina bereziki zaila ez.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau