Denbora  egun bat 7 ordu 11 minutu

Koordenatuak 3319

Fecha de subida 18 de mayo de 2015

Fecha de realización mayo 2015

-
-
3.150 m
2.043 m
0
6,5
13
25,84 km

Bisitak 1673, kokapena 46

Nondik gertu Gavarnie, Région Midi-Pyrénées (France)

Asteburu bat aprobetxatuz, Gavarnieko zirkoa eta honen inguruak ezagutzeko eginiko ibilaldia. Sarradetseko refujioa izango da gune nagusia eta Taillon eta Casco de Marbore tontorrak igoko ditugu. Brecha de Rolando begi bistan izango dugu asteburu guztian, Gavarniko zirkoa osatzen duten tontorrekin batera. Udaberria izan arren, elur asko topatu dugu bertan, neguko materiala beharrezkoa da.

1.eguna: Col de Tentes-Refujio Sarradets-Brecha de Rolando-Taillon-Refujio Sarradets

Gavarniko eski estazioa pasatu eta errepidean gora jarraituko dugu Col de Tentesen kotxea uzteko asmotan, baina elurraren ondorioz bide erdian utzi behar izan genuen kotxea. Motxilak prestatu eta asteburuko lehen pausoak ematen hasiko gara errepidez. Kotxea uzteko asmoa genuen aparkalekutik aurrera harriz beteriko pista batean joango gara, Taillon mendiaren azpitik igaroz, honen Ipar aurpegi ikusgarriaz gozatuz. Sarradetsera iristeko ez dago zailtasun handirik igaro beharrik, azken metroetako malda izan ezik eta bertara iristean Gavarniko zirkoko ikuspegiez gozatuko dugu. Gauzak refujioan utzi eta Taillonera abiatuko gara, lehendabizi Brecha de Rolandotik igaroz. Honen hormaren ondotik igaroko gara, bakarrik dagoen harkaitz zati baten atzetik pasatu eta azken metroak egingo ditugu. Behin tontorrera iritsita Monte Perdido, Vignemale eta beste hainbat mendi eder ikusiko ditugu. Itzultzeko Brecha de Rolandora joango gara berriro, hemendik Sarradetsera jaitsiz.

2.eguna: Refujio Sarradets-Brecha de Rolando-Casco de Marbore-Col de Tentes

Brecha de Rolandora igo beharko dugu berriro, baina kasu onetan eskuinetara(Tailon aldera) joan beharrean ezkerretara(Marbore inguruak) joango gara. Altuera pixkabat galduko dugu, paretaren ondoan sortu diren kornisetatik kontuz igaroz, momentu batean kate batzuk ikusiko ditugu paretean eta hauen laguntzaz erraz joango gara aurrera. Terreno komodo batera iritsiko gara, baina bereala malda handiak igaro beharko ditugu Casco de Marborera iristeko. Azken metroetan trepada txikirenbat egin beharra dago baina zailtasunik gabea. Itzulera bide berdinetik egingo dugu refujiora eta bertatik kotxea utzi genuen lekura itzuliko gara.

Refujio Sarradets
Brecha de Rolando
Casco de Marbore
Col de Tentes

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta