-
-
1.484 m
875 m
0
3,8
7,6
15,21 km

Bisitak 669, kokapena 16

Nondik gertu Uribe, País Vasco (España)

Ibilbidea Pagomakurren (880 metro) hasi genuen. Bertako pista jarraitu eta, malda gogor bat igo ondoren, zementuzko ubide baten ondoren, zelaian gora hasi ginen haitzen arteko bi pasabide zeharkatu eta Lekandako ekialdeko gandorraren oinera iristeko. Gandorra eskalatu ondoren (IIIko zailtasuneko pasabide isolatu batzuk), hego-mendebaldeko gandorretik jaitsi eta, Igelarantz pasabidea zeharkatu ondoren, Arrabako larretara jaitsi ginen Gorbeiara doan ohiko bidearekin bat egiteko. Puntu honetan ibilbide hau moztu daiteke Pagomakurrera itzuliz.

Aldamiñapera doan GR-282 bidearen bidegurutzeko indikazio postera iritsitakoan, bidea utzi eta zelaian gora hasi ginen Aldamingo ipar hormatik ahalik eta gertuen mantenduz. Ipar hormaren oineko harritzak goiko ertzetik alderik alde zeharkatu ondoren Aldamingo ekialdeko gandorraren oinera iritsi ginen. Hemendik gora gandorraren ertzetik ahalik eta gehien jarraitu genuen IIIko eskaladatxo isolatuaren ondoren gailurrera iritsiz.

Aldaminetik Aldamiñospe lepora jaitsi eta malda gogor baten ondoren Gorbeiara iritsi ginen.

Jaitsiera Gorbeiatik Pagomakurrera doan ohiko bidetik egin genuen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 15,2 kilometro.
- Punturik baxuena: Pagomakurre, 880 metro.
- Punturik altuena: Gorbeia, 1.482 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.000 metro inguru.
- Igotako mendiak: 3.
- Ura: Pagomakurren iturria dago.
- Zailtasuna: Gandorraren ertzetik joaten bagara gehinez IIIko zailtasuneko pasabide isolatuak topatuko ditugu. Dena den, pasabide eta zailtasun guztiak ekidin daitezke.
- Eramandako materiala: Ez genuen ezer eraman. Dena den, II/IIIko eskaladatxoak egiteko erraztasunik ez badago soka edo kordel bat eta express-zinta batzuk eraman daitezke pausu zailenak aseguratu ahal izateko. Nahiz eta harkaitza orokorrean trinkoa izan, kaskoa eramatea ere gomendagarria izan daiteke.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora:Lau ordu eta erdi pasatxo.

Informazio gehiagorako:

- Lekandako gandorraren eskalada: http://www.smithyrenbloga.com/2018/08/lekanda-pagomakurretik-ekialdeko.html
- Aldamingo gandorraren eskalada: http://www.smithyrenbloga.com/2018/09/aldamin-eta-gorbeia-pagomakurretik.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau