-
-
911 m
776 m
0
1,4
2,8
5,64 km

Bisitak 634, kokapena 0

Nondik gertu Tertanga, País Vasco (España)

1924 urtean, kronika honetan azaltzen den ibilbidea jarraituz, Angel Sopeñak Euskal Herrian dokumentatutako lehen eskalada burutu zuen. Sopeña Orduñatik atera bazen ere, ibilbide hau Orduñako mendatetik ateratzen da. Track honen erabilgarritasunik handiena Frailebururen eskalada hasten den lekuraino nola iristean dago, eskaladan GPS datuak ez baitira zehatzak izaten.

ESKALADAREN DATU BATZUK

- Luzera: 50 metro.
- Luze kopurua: 3. Hiru luzeak bakarrean eskalatu daitezke.
- Nork irekia: Angel Sopeña, 1924ko martxoaren 16an.
- Zailtasuna: III+. Luzez-luze: 1ºL: III (13 m), 2ºL: III+ (25 m) eta 3ºL: II+ (12 m).
- Orientazioa: Mendebaldea.
- Ura: Orduña edo Tertanga herrietan hartu daiteke.
- Hurbilketa: Orduñako mendateko eskuineko (Orduñatik igotzen bagara) aparkalekutik ipar mendebaldeko norabidearekin doan pista nabarmena 3,2 kilometroetan jarraituko dugu. Pista utzi eta honen eskuinean (ibilbidearen noranzkoan) arantzadun alanbreaz osatutako hesia zeharkatzeko aukera ematen duen ate birakaritik pasako gara Tertanga herritik datorren bidearekin bat eginez. Metro batzuetan bidean behera egin, 30-35º inguruko malda duen zelaia zeharkatu eta Frailebururen mendebaldeko lepora iritsiko gara. Lepora iristeko II zailtasuneko hormatxo inklinatu bat eskalatu beharko dugu. Kotxetik eskalada hasten den lekura 45-50 minutu inguru pasako ditugu.
- Jaitsiera: Gailurretik lepora 40 metroetako rappel bat eginez jaisten da. Hala ere, tartean bi bilgune daudenez, rappel motzagoak egin daitezke. Lepotik aparkalekura igoerako bide bera jarraituko dugu.
- Eramandako materiala: Bidean jarritako materiala urria da: iltze bakarra lehen luzean, bi iltze bigarrenean eta iltzerik ez azkenekoan. Bilgunea guztiak aldiz, uztaidun paraboltez osatuak daude. Guk 30 metroetako bi soka, luzera ezberdineko 4 express zinta, bilguneak muntatzeko zinta-uztai bana eta hiru Lincam erabili genituen (horia, gorria eta morea). Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneen artean oihuka ez aritzeko. 60 metroetako sokekin luze bakarrean eskalatu eta rappel bakarra eginez jaitsi daiteke.
- Bidea eskalatzeko pasatako denbora: Hiru luzeetan eskalatuz hogeita bost minutu.


Ibilbide honen inguruko informazio, argazki eta krokis gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2018/11/gorobel-mendilerroa-fraileburu-edo.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta