• argazkia Iraule, Irauleko orratzaren kanaletik
  • argazkia Iraule, Irauleko orratzaren kanaletik
  • argazkia Iraule, Irauleko orratzaren kanaletik
  • argazkia Iraule, Irauleko orratzaren kanaletik
  • argazkia Iraule, Irauleko orratzaren kanaletik

Koordenatuak 11887

Fecha de subida 30 de enero de 2018

Fecha de realización enero 2018

-
-
1.493 m
960 m
0
1,1
2,2
4,43 km

Bisitak 409, kokapena 7

Nondik gertu Gorospealdea, País Vasco (España)

Ibilbide honetan Aizkorriko kanaletako altxorretako bat eskalatzeko aukera izango duzue. Ibilbidea Itzubiagako bordan hasi eta amaitzen da. Bertara iristeko bi aukera ditugu: Zegamako tren geralekutik (gertuago) bertara iritsi baino 50 metro inguru ateratzen den PR ibilbidea jarraituz, edota Hiruetxeta auzoko Buenavista baserriaren ondotik (azkeneko aukera hau luzeagoa da).

Zegamako geralekutik Itzubiagako bordara 45 minutu eta ordu beteko tartea izango dugu.

Itzubiagatik gora laritz basoa lehenik eta pagadia ondoren zeharkatuko ditugu Nardasakon kanalaren oinera iristeko. Kanal honetatik gora doa Zegama-Aizkorri maratoia dela eta antolatutako kilometro bertikala.

Nardasakonek osatzen duen sakan zabalera iritsitakoan dagoeneko Irauleko orratza bistan izango dugu. Hemendik gora, hiru horma edo irtengune eskalatu beharko ditugu orratzaren eskuinetik sartuz. Elurraren kantitate/kalitatearen arabera biderik errazena topatu beharko dugu hiru hormatxoak eskalatzeko.

Behin orratzaren parera iritsitakoan, honen eskuinera (eskaladako norabidean) doan kanal estu eta tentea amaiera arte eskalatuko dugu. Hau da orratzaren kanal famatua.

Kanalaren amaieratik ezkerrera (eskaladako norabidean) doan tximinia estua eskalatuko dugu Irauleko gandorrera iritsiz.

Jaitsiera Nardasakonetik egingo dugu.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 2 kilometro pasatxo.
- Punturik baxuena: Itzubiagako borda, 940 metro inguru.
- Punturik altuena: Iraule, 1.511 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 540 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Itzubiagako bordaren ondoan iturri bat dago.
- Zailtasuna: AD, M3, III .
- Eramandako materiala: Kaskoa, kranpoiak eta bi piolet. Nahi izanez gero soka luze pare bat egiteko aukera dago, orratzean bertan muntatutako bilgune bat baitago.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Oso poliki joanda eta atsedenak egiteko denbora kontutan hartuta hiru ordu eta laurden pasatxo pasa genuen.

Kanalaren barruan GPS seinalea behin baino gehiagotan galdu nuen. Hala ere, behin kanalean sartuta galtzeko arriskurik ez dauka.

Informazio eta argazki gehiagorako:

- http://www.smithyrenbloga.com/2018/01/iraule-orratzaren-kanaletik-20180128.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta