Denbora  8 ordu 2 minutu

Koordenatuak 2031

Fecha de subida 20 de agosto de 2018

Fecha de realización agosto 2018

-
-
2.039 m
793 m
0
6,1
12
24,34 km

Bisitak 60, kokapena 4

Nondik gertu Isaba, Navarra (España)

Buelta luzea eta desnibel handikoa. Izabatik GR11 jarraituz, Belabarzeko Ateetaraino iritsi, eta Berroetako arroilan barna sartu, GR11- 4 bidea hartuta. Berroeta inguruko basoan barrena sartu pista batean barna, eta pistaren bukaeran, eskuinaldera ateratzen den bidea jarraitu. Zubitxo berezi bat igaro, eta betiere GR markak jarraituz, igotzen hasi. Igoera malkartsua da, baina bide onetik egiten da. Goialdean, basotik atera egiten da bidea, eta ikusmira ederra dago; Ezkaurreko bi bizkarrak ikusten dira, eta gailurreraino dugun bidea. Tarte luze samar batez desnibel handirik irabazi gabe jarraitu, Ezkaurreko iboneraino. Ibona lehorra egoten da uda partean. Ibonetik gailurrera iristeko, ikaragarrizko hormatzarra igo behar da; ibonetik ikusita ez du ematen bide errazik duenik, baina bidea bada. GR markak jarraituta, hormaren oineraino hurbildu, eta igoerari ekiteko gako puntua aurkitu. Ongi markatua dago. Horman barna igotzen hasten da bidea, arrokaren gainean, tarteka eskuak jarri beharko ditugu (I. graduko pasarteak). Modu horretan segi igotzen tartetxo batez, horma pixkana etzaten hasten den arte. Desnibela igo ahala, bidea erraztu egiten da. Ezkaurreko gandorrera iritsi, eta horretan barna segi gailurreraino. Bista ikaragarriak.
Jaitsieran, Zuriza aldeko bidea hartu (Ezkaurrera igotzeko biderik ibiliena, ongi markatua), Argibielako leporaino. Argibiela inguruan, errepidera atera metro gutxi batzuk egiteko, eta autoak aparkatzeko dagoen tokian, ezkerraldera hartu GR11 Belabarzera jaisteko. Bide ona eta oso ongi markatua. Belabarze basoan barna zeharkatu, gozo-gozo, berriz ere Belabarzeko Ateetara iritsi arte. Handik, ibilbidearen hasieran hartutako bide berean barna segi Izabaraino.
Puntu honek markatzen du non hasten den Ezkaurreko hormatzarra igotzeko bidea. Ongi markatua dago. Bidea malkartsua da, eta tarteka eskuak ere erabiltzera behartuko gaitu.
Belabarzera jaisteko bide ederra hartuko dugu hemen.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta