Denbora  egun bat 9 ordu 3 minutu

Koordenatuak 4299

Noiz igoa 26 de agosto de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
3.064 m
1.462 m
0
7,8
16
31,17 km

Bisitak 17, kokapena 1

Nondik gertu Sallent de Gállego, Aragón (España)

Bi egunetan egindako ibilaldia.
Lehenengo egunean, La Sarratik atera, Aguas Limpiasen barna igo Respomusora, eta han ura hartu eta pisu handiena utzi ondoren, Cadier orratzerako bidea hartu (Balaitusera Latour arrakalan barna igotzeko hartzen den bide bera, galtzen zaila). Latour arrakalera iritsi baino lehenago, aurreko orratzaren azpian ezkerraldera egin, hara igotzen den tximinia hartzera. Tximinian sartu, sabai bateraino (bloke handi bat da, tximiniako igoera trabatzen du), eta hori eskuinaldeko paretan barna saihestu. Segi gora ezkerralderantz, trepadatxo errazak eginez, arroka oso txarra. Lepo ingurura hurbildu, eta lepoaren eskuinaldean dagoen urkilara jo. Urkilaren eskuinaldeko pareta eskalatzeari ekin; trepadatxo errazak (II+), gailur inguruko gandortxora iritsi arte. Metro gutxitan eta ezkerraldera eskalada pausotxo luze samarra eginda, gailurrera iritsi. Cadier orratza, edo Punta Barrada izena ere badu. Handik ederki ikusten da Ekialdeko Frondellara joateko bidea; urkilara jaitsi kontu handiz (gure aurretik zihoan bikote batek rapel eginez jaitsi ziren), eta Frondellara ezkerraldetik hurbildu. Bide on samarra da, eta poliki tententzen joaten da Frondellaren ezkerraldean dagoen lepotxo bateraino. Toki aereo samarra da, baina pauso luze batez ongi pasatzen da. Eskuinaldera egin orduan, trepadatxo errazak eginez gailurrera iritsi arte. Hurrengo Frondellara iristeko (Frondella Nagusia), ezkerraldetik igotzen den bidea har daiteke (erosoago), edo gandorraren ertzetik ahalik eta hurbilen mantenduta. Gailuir hori da Frondella nagusia. Piolet bat dago bertan, postontzi moduan jarria. Hemendik aurrera, zailtasunik ez dago apenas; gelditzen den gandorraren zatia oinez egin daiteke, tarteka zertxobait estutzen bada ere. Hurrengo punta Erdiko Frondella da, gailu zapala. Handik aurrera, eskuinaldera egin gandorretik jaisteko pauso horizontalaren bila. Oso argi dago bidea, mugarri dezente dago. Gandorra berriz basati jartzen denean, eskuinaldera jaisten da bidea, eta pauso horizontal horretan barna igarotzen da, azken Frondellaren azpialderantz. Hego Mendebaldeko Frondella horretara igotzeko bidea ez da hortik oso argi ikusten, eta gu denboraz larri genbiltzanez, bertatik jaistea erabaki genuen.
Jaitsiera Arrieleko Ibonetara egin behar da, eta han GR-a hartuta Respomusora bueltatu. Ibonetarainoko jaitsiera harrizko bloko handiren artetik egin behar da. Mugarri asko dago, baina bidea galtzea oso erraza da. Jaitsiera hori oso luzea eta neketsua egin zitzaigun. Arrieleko ibonetara iritsitakoan, baina, akabo zailtasunak.
Bigarren egunean, Respomuson lo egin ondoren, La Sarrara Musales lepoan barna jaistea erabaki genuen. Musalesko leporaino igotzeko oso bide ona dago, zetak eginez mendiaren magalean barna igotzen dena. Lepora iritsi aurreko metroetan aldapa tentetu egiten da dezente, eta eskuak jarrita eskaladatxo erraz bat egin beharra dago. Badira parabolt batzuk (hiru gutxienez ikusi genituen) behar izanez gero aseguratzeko. Lepotik ezker aldera egin, eta gandorrean barna igotzen da Musales edo Sestrals mendiaren tontorrera. Handik dauden bistak gozatzeagatik besterik ez bada, merezi du ahalegina. Bueltan lepoan, La Sarrara jaisteko bidea oso ongi jarraitzen da, zailtasunik gabe, baina ikaragarrizko desnibela eginez. Behe aldean, tarteka pista bat hartzen da, eta tarteka mendi bidea.
Cadier orratza edo Punta Barrada

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau