Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 38 aldiz, jaitsita 3 aldiz
Nondik gertu: Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)
Ibilbide polita, motza eta ez oso gogorra aurreko egunean egin genuena. Aukera oso on bat da elurjauzi arrisku dagoenean, mendi oso altura ez denez, zuahitzez iguratuta dagoenez eta maldak aldapatxuak izan arren, ez dagoelako elurjauzi arriskurik basoari esker.
Oso erne ibili behar da azken zatian. Krestara igotzeko igo behar da malda oso aldapatxuetatik. Motza baina aldapatxua. Krestan zehar kornisekin erne ibili behar da badaezpada hegoaldeko aurpegian amildegi handia dagoelako.
Hala ere ez da iguruko mendi politenetako bat, ez duelako ikuskizun oso politak. Zoritxarrez hiru erreguen mahaia eta Anie, ia ia ez dirá ikusten baina beste aldetik, ikus daiteke oso ongi Petretxema iparraldeko aurpegia, Lakartxela edo Lakora.
Hala ere neguan mendiak bere xarma dauka eta arriskurik gabe neguan mendia disfrutatzeko aukera paregabea da. Gainera ibilbide motza da eta neguan Hori eskertzen da, ia ia ez dagoelako eguzki ordurik.
Batzuek raketekin ibilbide hau egin dute. Elurra nola dagoen arabera egin daiteke baina Nik ez nuke gomendatuko. Azkenean malda aldapatxuak igo behar dirá eta kranpoiak eta pioleta ematen duten zihurtazuna askoz handiegoa da, Ordun ez nuke arriskurik hartuko, kranpoiak eta pioleta eta listo.
Bidegurutzea
Bidegurutzea
Gailurra
Lapazarra gailurra (1.785 m)
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak