Koordenatuak 1079

Noiz igoa 7 de julio de 2015

Noiz egina julio 2015

-
-
1.341 m
402 m
0
3,0
5,9
11,82 km

Bisitak 1342, kokapena 25

Nondik gertu Otamendi, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Larraitz-Larrunarri (Txindoki)-Auntzitzegi-Elutsetako bordak-Ausokoi trikuharria-Ataburugaina-Errekonta lepoa-Larraitz.

Oharra: Larrunarriko igoera hau gauzatzeak desnibel handiko parajeetan ibiltzeko gutxieneko prestakuntza eta ohitura eskatzen du.

Larrunarri (Txindoki) Gipuzkoako mendi ospetsuenetakoa da, bisita gehien jasotzen dituen horietako bat. Bere tontorra zapaltzeko bi bide izaten dira ohikoenak: Egurral lepotik pasatzen dena (mendizale gehienek erabiltzen dutena) eta mendebaleko hertzatik (eskaladakoa). Beste batzuk ere badaude interes gutxi pizten dituenak. Eskaladakoak izan gabe, Egurral lepotik doana baino estutasun handiagokoak, tentu handiz gainditu beharreko pasabideekin. Iparisurialdean Larraitzetik Muitze lepoaren bide ondoan antenatik gorako arkaitz eta baso arteko malda zakarra belarrezko kanal oso pikokoak dituena irteeran. Ekialdean Muitze lepotik abiatuta beste kanal bat dago konpromiso haundien duena (tarte batzuk 60% aldaparekin). Beste aukera izango litzateke hegoaldeko isurialdean dagoena, ibilbide hontan proposatutakoa eta zailtasun gutxien duena.

Larraitzetik Larrunarrira joateko ohiko bidetik gorantz abiatuko gera. Hegoaldeko isurialdea pasatzeko azkenaurreko bihurgunearen parean bide nagusia ezkerretik utzi eta aldapa belartsu batetik igoko gera gorago ikusten diren arkaitzeen bila. Gero alanbre hesi batearen ondotik Aiznabar eta Larrunarriko hertza bistan degularik. Aldapatsua jarraituko du Aiznabar muino arrokatsuraino. Panoramika ederrak dauzka eta mendebaleko hertzaren ikusleku paregabea da. Aiznabar lepora jetsiera motza egin ondoren hasten da mendi hormen azpiko zeharkaldia. Alanbre hesi bat pasa eta harri artean doan nabarben gutxiko bidezidorra jarraituko dugu. Harri multzoak ikusten dira noizbeinka. Ez da oso erosoa bainan zailtasun berezirik ez dago. Eskalada guneko azkeneko arkaitz hormeen parean pasa ondoren bretxa zabal bat ikusiko dugu. Bidea utzi eta kanalaren hasierara zuzenduko dugu norabidea. Puntu hontan bidezidorretik aurrera jarraitu ezkero bistan degun Tximistako aldaparen goiko partearekin bat egingo genuke.
Kanalaren hasieran kokaturik ikusten da bere hondotik joan ezkero landaretza gehiago eta harri suelto batzuk aurkituko ditugula. Igoera esker eskubian dauden arkaitzetik tartekatu ezkero akaso erosoagoa izango da, helduleku onak daudelako. Nik ezkerretik igotzea erabaki nuen. Hori bai, beti kontu handiz eta tramo bat gainditzeko bidea ondo aurreikustea komeni da. Eskuak erabiliz, belar tinkoari helduz eta arkaitzei heutsiz nahiko erraz gaindituko dugu kanala. Hasieran tente, gero laxaixeago eta bukaera berriz nahiko tente goiko hertzara iritsi arte.

Hertza ikusleku aparta da, ipar amildegien gainean panoramika txundigarriak eskeintzen ditu. Atzean Aralarko mendi eta larreak zabaltzen dira. Ezkerrean, beherago, eskaladako irteerak izango ditugu eta eskubian Erlabeltzeko tontorra gurutze handi batekin atzerago Larrunarri dagoelarik. Malda gogorra irutidu arren erraz gainditzen da. Erlabeltz pasa eta hurrengo arkaitz muinoari eskubitik emango diogu buelta. Pasabide iztu eta airetiko bat dago eta segidan belarrezko aldapa motz bat Larrunarriko tontorrera iristeko, hau ere oso airosoa.

Lan zailenak eginda Egurral lepora jetsiko gera ohiko bidetik. Larraitzera bueltatzeko nahiko ezagunak diren alternatibak daude.

Ibilbide hontan berriz Egurral lepora pasa ondoren Auntzitzegiko tontorrera igotzen da. Hau ere ikusleku ederra. Gero larreetatik behera mendebalderantz zuzenduko ditugu pausoak Elutsetako bordeen aldera Ausagaztelu bistan degularik. Horiz eta txuriz markatutako bidea jarraituko dugu Ausokoi trikuharriaren ondotik pasa eta Ataurugainara iritsiko gera Ausagaztelu gure eskubian dagoelarik. Errekonta lepora jetsi eta ondoren Larraitzera joateko ohiko bidetik joango gera.
1300 m altura
976 m
Ataburugaina
Auntzizegi
Parque Natural de Aralar
Collado de Aiznabar
Parque Natural de Aralar
Fuente de Errekonta
Parque Natural de Aralar
1240 m altura
Parque Natural de Aralar
Larraitz
Parque Natural de Aralar
Parque Natural de Aralar
Txindoki
1270 m altura
1146 m

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau