Denbora  7 ordu 8 minutu

Koordenatuak 1666

Noiz igoa 1 de enero de 2015

Noiz egina diciembre 2014

-
-
2.680 m
1.507 m
0
2,3
4,5
9,07 km

Bisitak 633, kokapena 14

Nondik gertu Aragüés del Puerto, Aragón (España)

Lizarako aterpetxetik Bisaurinera igoera neguan.

Aterpetxearen atzealdetik doan bidetik abiatu eta berehala raketak jantzi behar izan genituen, elurra egin berria baitzegoen, oso biguna. Fuenfriako iturria igaro eta Foraton aldera igotzen hasi ginen pixkanaka, lepora iritsi baino pixka-bat lehenago raketak kenduz. Hemen izugarrizko ipar-haize ari zuen eta elurra kenduta zegoen tramu batzuetan. Igoeraren maldarik handienak igotzeari ekin genion, elurretan hondoratuz, oso gogorra egin zen zati hau, elurraren egoera zela eta. Behin gailurrera iristear geundela, izotz plaka batzuk agertzen hasi ziren, kranpoi eta pioletaren beharra zegoen. Zati hau gainditu eta gailurra!!! Izugarrizko ikuspegia!!!

Merezi izan zuen 5 orduko igoera gogor eta neketsuak egiteak(tartean raketak eta kranpoiak jarri/kendu, zerbait jan eta edan...). Jaitsiera 2 ordukoa izan zen.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau