-
-
864 m
444 m
0
1,3
2,7
5,37 km

Bisitak 224, kokapena 9

Nondik gertu Irañeta, Navarra (España)

Madalen Haitza Aralarko San Miguel mendiaren hegoaldean dagoen mendi bakarti eta ikusgarria da. Hegoaldetik ez du aparteko den mendiaren itsurarik, baina ipar aurpegia horma bertikal batek zorrotz mozten dio. Duen itsurak Yosemiteko Half Dome mendia gogorazten dit. Uharte Arakiletik San Miguelera igotzen bagara ezinbestean begiak ipar aurpegi honetara joango zaizkigu.

Madalen Haitzaren gailurrera iristeko bada eskalada errazeko gandor interesgarria, hego-mendebaldekoa, hain zuzen.

Eskalada zuzena da, zailtasuna nahi adina zaildu daitekeena, baina errazenetik eskalatuz gero III zailtasunetik gorakoa ez dena. Harkaitza trinkoa eta helduleku onekoa den arren, kontu ibili beharko dugu bertan izaten diren putre eta ahuntzekin, hauek harria botatzea ohikoa izaten da eta.

Ibilbide honetan azaltzen den jaitsiera ere ez da Madalen Haitzara doan ohiko bidetik, honen iparrean aspaldi jarritako soka finko batetik egiten dena baizik. Soka finkoari heltzea beharrezkoa ez den arren, sokatik helduta jaistea bere xarma dauka eta jaisten den malda lokazti eta irristakorrean ipurdiko bat izateko aukera dexente murriztuko du.

BIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 200 metro inguru.
- Luzeak: Nik ez nuen luzerik egin, baina eskalatzeko ohitura handirik ez badago, III pausuetan bi luze motz egin daitezke.
- Zailtasuna: III , baina zailtasun guztiak ekidin daitezke, II-II inguruko eskaladatxoak eginez.
- Orientazioa: Hego mendebaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
- Ura: Irañeta herrian hartu daiteke.
- Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 30 minutu.
- Jaitsiera: Madalen Haitzara Irañetatik doan ohiko bidetik edo soka finkotik (ibilbide honen kasua).
- Eramandako materiala: Kaskoa, ahuntzak eta putreak daudenez harriak erortzeko arriskua dago eta.
- Bidea eskalatzeko pasatako denbora: aparkalekutik aparkalekura bi ordu eta erdi iritsi gabe, lasai joanda. Gandorra eskalatzeko 35 minutu.

Informazio argazki eta baita ohiko bidearen jaitsiera ikusteko ere:

http://www.smithyrenbloga.com/2015/12/madalen-haitz-861-m-hego-mendebaldeko.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau