-
-
793 m
402 m
0
2,4
4,8
9,6 km

Bisitak 41, kokapena 1

Nondik gertu Irañeta, Navarra (España)

Sakanara joaten naizenean beti Madalenaitz mendia ikusten dut Ihabarren aldamenean. Javier Iturritxaren "Aristas y crestas de Euskal herria" liburuan Madalenaizko ertzaren inguruko informazioa agertzen da, eta aipatzen da V+ mailako pauso bat dagoela, ekipatu gabekoa. Interneten begiratzen erreseina hau aurkitu nuen: "http://www.smithyrenbloga.com/2015/12/madalen-haitz-861-m-hego-mendebaldeko.html" eta bertan, ez da agertzen pauso zail hori, gehienez ere III. graduko pausoren bat. Hain ibilia den lagun batek ere esan zidan ez zela oso zaila, eta ni bertatik bertara ikustera joan nintzen .

Autoarekin Irañeta zeharkatu nuen Araiztar bordaraino, han aparkaleku bat dago autoa uzteko. Bidea Urruntzur erreka pasatzen duen zubi batetik abiatzen da. Eskuinaldeko pista jarraitu nuen harritzar bateraino. Harritza hori nahiko deserosoa da, baina ez da osorik igo behar; tartetxo bat igo eta eskuinaldera zeharkatu behar da, ertzaren oinera iristeko.
Ertzaren lehen irtengunea ezkerretik inguratu nuen ez nuelako sokarik, eta gero ertzera igo nintzen. Harria oso sanoa da, eta filotik pauso oso politak agertzen dira, III. gradukoak gehienez ere. Tontorreraino iritsi nintzen pozik eta gustura.
Handik jaisteko, ekialdeko kordala jarraitu behar da (bidexka aurkitzeko ezpel artean joan behar da), eta gero bi aukera daude, ezkerraldean soka finkoa bilatzea, edo kordala jarraitzea. Ni presarik gabe nindoanez, eta eguraldi ederra zegoenez, kordaletik itzuli nintzen, eta buelta handiagoa egiteko aprobetxatu nuen, GR 20 bidea jarraituz. Han Armendia trikuarriarekin egin nuen topo, oso ongi kontserbatuta dago.
Trepada eta ibilbide ederrak. Beste egun baterako ertzaren eskunialdean dauden Oilaxka Orratzak.

Gogoan hartu martxoaren 1etik eta irailaren 15era arte eskalatzea debekatuta dagoela zonalde horretan.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau