Denbora  11 ordu 5 minutu

Koordenatuak 1219

Fecha de subida 29 de septiembre de 2013

Fecha de realización septiembre 2013

-
-
3.106 m
2.156 m
0
2,2
4,4
8,73 km

Bisitak 1630, kokapena 41

Nondik gertu Piau Engaly, Midi-Pyrénées (France)

Neouvielle mendira Trois Consellers ertzean barna igotzea, eskalada klasiko gozagarria egitea da.
Zailtasuna: ez da oso eskalada zaila. AD+ ematen diote hainbat tokitan. II eta III. mailako pauso asko ditu. Bereziki hiru puntu ditu zailxeagoak: hasieratik hurbil samar dagoen plaka bat, ertzaren eskuinaldean gelditzen dena (bi fisurero daude hor sarturik, ezin atera direnak), erdialdean dagoen diedro gozagarri bat (justu hasieran hiltze bat du, eta oso ongi babesten ahal da pare bat friendekin), eta bukaerako "branka" famatua. Branka famatu hori plaka tente bat da, igotzen erraza, oso ongi babestu daitekeena. Plakaren oinean, eskuinaldera ateratzen den bide bat hartuta (kairn bat) eskakeatu daiteke, baina ez du merezi, igoerako zatirik gozagarriena da eta.
Luzeka egitea ez du merezi (luzeegi joko luke), hobe da ensanblean joatea, beti ere teknika kontrolpean izanda.
Zenbait reseñatan, mendiko eskaldan hasten ari den jendearentzat gomendatzen dute.

Ibilbidearen zatiak:
Cap de Long lakutik atera. Presa gurutzatu, eta zeta batzuk eginez hasi igotzen. Momentu batetik aurrera, bideak ezkerretara egiten du, eta Ramoun mendiaren paretatzarren oinean barna igotzen da pixkana Neouvielleko atakarantz. Igoera ongi egiten da, baina atakaren azpialdean tximinia bat hartu behar da azken zatian. Tximinia horren oinean, errimaia handi bat dago. Errimaia pasatuta, tximinian gora egiten hasi. Hor bada pauso bat arriskutsu samarra. Ez da zaila, baina amildegia du ezkerraldean. Pare bat txapa daude goialdean soka atera beharko balitz (arrazoi baten batengatik hortik jaitsi behar izanez gero, pausoa aseguratzea ez da ideia txarra). Tximinia zabaldu eta etzan egiten da ondoren, Neouvielleko atakaraino.
Neouvielleko atakan (Trois Consellers eta Neouvielle mendien artean) hasten da eskalada.
Neouvielleko gailurretik, bide normala hartu tarte batez. Mendiaren ipar aurpegian barna jaitsi, eskuineko ertzetik hurbil. Momentu batean (track-ean marka bat dago), eskuinetara ateratzen den bide malkartsu bat hartu behar da. Puntu hau pasatuz gero, bide normalean barna jaitsi beharko genuke Auberteko lakuraino (eta horrek jaitsiera asko luzatuko luke).
Eskuinaldera jaisten den bide hori hartuta, Ramoun mendira hurbilduko gara, bere iparraldetik. Nahi izanez gero, Ramounera igotzeko aukera ere bada (lepora igo, eta ertza jarraitu, guk ez genuen egin). Ramounen ipar alde horretatik jaisten jarraitu tarte batez. Momentu batean, eskuinaldean dugu paretarantz egin behar dugu ataka baten bila (track-ean markaturik). Kairn bat dago atakara igotzen hasteko puntuan. Igoera ez da xamurra; eskuak ere erabili beharko ditugu, eta kaskoa! Igoera hau lokalizatzeko adi ibili behar da, behetik ez baitu ematen hor biderik egon daitekeenik. Baina bada! Atakara iritsita, ekialdera (ezkerretara, ibilaldiaren norantzan) egin behar dugu behera. Pas du Gat izeneko lepora egin behar dugu. Kontuz! Bi lepo daude segidan, eta guk bigarrena hartu behar dugu. Toki honetan galdu ginen, lehenengotik jaisten saiatu ginelako. Antza, jende askori gertatzen zaio. Pas du gat hori pasatuta, igoerako bidearekin bat eginen dugu, eta handik autora.
Ataka edo bretxa hau aurkitzea ez da erraza. Ekialderantz egiten ari gara behera Ramoun mendiaren harresiaren oinean barna, eta bat-batean, bideak paretarantz egiten du gora. Kairn gutxi dago, eta behetik ez du ematen biderik dagoenik. Baina badago!
21-SEP-13 10:01:18
Puntu hau garrantzitsua da Neouvielletik Ramoun aldera jaisteko. Neouvielletik bide normalean barna hasi jaisten, eta ipar aurpegian sartuta eskuineko ertza jarraitu behar da honaino (argazkian gezi hori batez markatua). Bertan kairn handiak daude, eta bidea nahiko argi ikusten da, baina Neouvielleko jaitsiera normala jarraitzen badugu, erraza izanen da puntu hau saltatzea, eta Lac d'Auberteraino jaitsiko gara. Horrek asko luzatuko du bueltako bidea.
21-SEP-13 12:49:22

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta