Jaitsi

Distantzia

17,11 km

Desnibel positiboa

1.761 m

Zailtasun maila

Zaila

Desnibel negatiboa

1.761 m

Gehieneko garaiera

3.027 m

Trailrank

28

Gutxieneko garaiera

1.463 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia Palas zirkularra Arrious bailaratik
  • argazkia Palas
  • argazkia Arremoulit aterpea

Iraupena

8 ordu 28 minutu

Koordenatuak

1621

Noiz igoa

1 de septiembre de 2017

Noiz egina

agosto 2017

Sortu zure ibilbide-zerrendak

Antolatu gogoko dituzun ibilbideak zerrendetan eta elkarbanatu zure lagunekin.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Sortu zure ibilbide-zerrendak Sortu zure ibilbide-zerrendak
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
3.027 m
1.463 m
17,11 km

Ikusita 42 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: El Portalet, Aragón (España)

Palas gailurra Arrious bailaratik, Geodesikoen aristatik igota eta Ledormeur tximiniatik jeitsita. Caillou de Soquesetik aterata, Arriouseko lepora igo. Handik Arriouseko lakura eta passage d'Orteig deiturikotik Arremoulit aterpera. Pausu hau kable batekin babesturik dago, oso erraza da baina erorketa handia du.
Arremoulit aterpetik Palaseko lepora igotzen hasi eta 10 minutura bide hori utzi eta ezkerreruntz hartuko dugu Geodesikoen bretxaruntz. Mendi guztia inguratzen du bideak, eta tarteka pixkat deserosoa egiten da harri artean ibiltzea. Geodesikoen bretxara iristean hasten da arista. Nahiko erraza da, gehienez II mailako pausuak ditu, baina tarteka nahiko aereoa da. Gendarme beltza deiturikoa eskubitik inguratu behar da, eta tarte horretan amildegi handia dago gure azpian, baina ez da batere zaila. Garrantzitsua da hitoak ondo jarraitzea bide errazena topatzeko. Gendarmea inguratu eta gero ertzetik joango gara gailurreraino.
Jeitsiera Arrieleko lakuetaruntz egingo dugu Ledormeur tximiniatik. Hasieran kanal luze bat jeitsiko dugu harri solte artean, eta gero ezkerreruntz Ledormeur tximiniaruntz joango gara. Tximiniako sarrera margoz adierazita dago. Ez hartu eskubiko tximinia, X handi batekin adierazita dago bide okerra dela. Tximinia bera ez da zaila, II mailako pausuak ditu, erraz destrepatzen da, baina komeni da kaskoa eramatea, batez ere jende gehiago badabil. Tximinia eta gero Arriel lakurantz jeisten hasiko gara baina berehala eskubirantz hartu horizontalean Palas lepora joateko. Hemendik Arremoulit aterpera jeitsi zuzen zuzen eta gero kotxera, igotako bide beretik.
Gailurra

Palas

  • argazkia Palas
Palas
Aterpea

Arremoulit aterpea

  • argazkia Arremoulit aterpea
Arremoulit aterpea

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau