Denbora  egun bat 6 ordu 32 minutu

Koordenatuak 2428

Fecha de subida 16 de agosto de 2013

Fecha de realización agosto 2013

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
3.082 m
1.632 m
0
4,7
9,3
18,66 km

Bisitak 1939, kokapena 81

Nondik gertu Baños de Panticosa, Aragón (España)

Ibilbide honen helburua, Infiernos eta Argualas lotzea da, gandorra eta tarteko gailurretan barna.

Bi egunean egina.
Lehenengo eguna: Pandikosako balnearioa - Pondiellosko lepoa.
Balnearioa - Bachimañako ibonak - Ibones Azules - Tebarraiko lepoa - Infiernos - Arnales - Pondiellosko lepoa.

Bigarren eguna: Pondiellosko lepoa - Pandikosako balnearioa.
Pondiellosko lepoa - Pondiellosko orratza - Garmo Negro - Algas Norte - Algas - Argualas - Balnearioa.

Materiala:
30 metroko soka eta rapelatzeko behar dena. Bi baga.
Pioleta eta kranpoiak elurraren arabera.
Kaskoa.
Gaua pasatzeko materiala.
Ura potabilizatzeko pastillak eramatea ideia ona da, ibonetatik hartu ahal izateko.

Zailtasuna:
Ibilbide luzea da. Batzuek egun bakar batean egiten dute, baina gehiegi iruditzen zaigu guri. Motzago egin daiteke egun batean egiteko; adibidez Pondiellosko lepotik Balneariora jaitsita.
Goi menditako bidea da, tarteka ez dago oso argi non barna joan behar den. Harritzarrak. Arroka nahiko txarra, ustela eta hautsia.
Eskalada zail-zailik ez du, baina oso tarte zirraragarriak ditu, batez ere Pondiellos orratza eta Garmo Negroko igoera.

Track hau:
Txangoa egin bezala dago, baina Garmo Negrotik jaisten galdu egin ginen (bai, grrr). Eta zati hori eskuz editatua dago. Kasu jaistean dauden bideak ez galtzeko.

Oso informazio ona agertzen da ibilbide honi buruz blog honetan:
http://www.smithyrenbloga.com/2011/09/panticosa-inguruko-hirumilakoetan-1go.html
Pondiellosko orratza. Pondiellosko lepotik ikusita,zirraragarria da. Ezkerraldean ikusten den tximinia hartu behar da. Ez da oso zaila, baina arroka ustela eta soltea da. Bigarren argazkian, gutxi gorabehera markaturik tontorrerako bidea.
Algas Nortetik gandorra jarraitzea da kontua Algasera iristeko. Entretenigarria da, ez oso zaila, baina giro aparta du. Algasetik gandorra jarrai daiteke, baina guk ezkerretara egin genuen beheraxeagotik jarraitzen duen bidea hartzera Argualaseraino. Argazkian gutxi gorabehera markaturik bidea.
Algas Norte. Argazkian markatuta Garmo Negrotik iristeko egindako bidea. Ideia hobea da gandorraren ertza jarraitzea, baina desbideratu egin ginen.
15-AGO-13 11:28:59
Arnalesko gailurra. Argazkiaren ezkerraldean Infierno Oriental, eta atzean, Balaitous.
Pondiellosko lepoa. Hemen eman genuen guk gaua. Egia esan, goiz heldu ginen eta Pondiellosko horratza eta Garmo Negro igo, eta Balnearioa jaisteko aukera bagenuen denbora aldetik. Baina gaua han eman nahi genuen. Pondiellosko lepotik zuzenean Balneariora jaistea ere badago. Lehenengo argazkian markaturik guk egin genuen bidea. Infieno Centralaren eta Orientalaren artean dagoen kanal elurtuan barna ere jaisteko aurkera dago, oinez. Arnales Surrera igotzen saiatu ginen, Arnales tontorretik bertatik gandorra segituz, baina atzer egin genuen. Bigarren argazkian, Pondiellosko lepotik Aguja de Pondiellosera igotzen hasteko bidea markaturik.
Garmo Blanco da Tebarraiko lepotik igotzen hasita aurkituko dugun lehenengo gailurra. Argazkian markatuta dago gutxi gorabehera Infierno Occidentalera igotzeko jarraitu beharreko bidea. Beste aukera bat da gandorra ertzetik bertatik jarraitzea.
Pondiellosko orratzetik Garmo Negrora igotzeko bidea zirraragarria da. Ikuspegiak atzera egiteko gogoa ematen du. Baina gero ez da hain zaila. Pondiellosko gailurretik bretxara jaitsi beharra dago, nahikoa zonalde txarretik (oso malkartsua, eta harri solteak). Bretxatik bertatik hartu parean dagoen tximinia. Ez dago kairnik edo markarik, konfiatu egin behar da. Tximiniak baditu helduleku onak, etzan samarra da eta atsedenerako tarteak ere baditu. Tximiniaren bukaeran gailurretik oso hurbil aterako gara beldur pixka bat pasatu ondoren. Argazkietan gutxi gorabehera markaturik Pondiellosko orratzaren jaitsiera, eta Garmo Negrorako igoera.
Ibon Azul inferior.
Ibon Azul Superior. Tebarraiko lepora iristeko bidea gutxi gorabehera markaturik.
Erdiko Infiernoa. Argazkian ikus daiteke Infiernoen ipar aurpegitik igotzen den korridorearen irteera (neguan egiten da, elur gehiagorekin). Korridorea, Infierno Centralaren eta Orientalaren artean dago.
Tebarraitik igota, hauxe da lehenengo Infiernoa. Argazkian markaturik hurrengoetara igotzeko jarraitu beharreko bidea. Ez du galbiderik, gandorra jarraitzea da. Ez da zaila, baina zirraragarria.
Hiru Infiernoetako azkena. Argazkian markaturik Infierno Occidentaletik egindako bidea.
Infierno Orientaletik Arnalesera iristeko gandorra jarraitu behar da. Baina bretxa bat dago tartean. Bretxa hori rapelatzen ahal da. Rapelatzeko aski da 30 metroko soka. Bi aukera daude: A)rapel batean (15 m) bretxaren oineraino iritsi, eta kontrako pareta eskalatu gandorrean barna jarraitzeko. Eskalada hori nahiko zaila iruditu zitzaigun guri, eta aukera hau baztertu genuen. B) Guk egin genuena. Bi rapel egin: bat bretxaren oineraino (15 m), eta beste bat (10 m) hegoaldera. Horrela, gandorraren azpian geldituko gara, eta ekialderantz zeharkaldia eginez, Arnalesko lepora iritsiko gara. Eta handik gailurrera. Bi rapelak egiteko bilera muntatua dago. Norberak erabaki dagoen materialaz fidatu, ala berritu. Ikusi argazkiak.
Tebarraiko Lepoa. Pandicosatik, Bachimañako ibonetan barna, GR markak daude lepo honetara iristeko.

2 iritzi

  • victorinox 10-sep-2013

    Ah ze ibilbide ona, introspektivo ere....

  • pablolpz 21-jul-2014

    Con las fotos y la trazada de ruta os lo habéis currado, el texto es sólo para vascos. Gracias.

Si quieres, puedes o esta ruta