Denbora  egun bat ordu bat 37 minutu

Koordenatuak 3411

Noiz igoa 3 de agosto de 2015

Noiz egina agosto 2015

-
-
3.354 m
1.302 m
0
8,6
17
34,39 km

Bisitak 1648, kokapena 69

Nondik gertu Torla, Aragón (España)

Monte Perdidoko tontorra zapaltzea helburu duen ibilaldia, Ordesako leku zoragarri batzuk bisitatuz. 2 egunetan dago egina txango hau, 1. egunean Pradera de Ordesatik Gorizeko refujiora eta 2. egunean Gorizeko refujiotik Monte Perdido igo eta beherako bidea. Jende asko ibiltzen da bide hauetan, batez ere Cola de Caballoko ur-jauzirarte, oso masifikatua dago. Zailtasunari dagokionez ez da oso zaila, “Clavijas de Soaso”-ko pasaera izan daiteke punturik arriskutsuena, baina, hemendik pasatu gabe igo daiteke eta “Escupiderak” ere badu bere arriskua du, batez ere neguan.

1.EGUNA (Pradera de Ordesa – Refujio de Goriz):

Torlako herriaren sarreran dagoen Parking-ean kotxea utziko dugu, Pradera de Ordesararte autobusean igo (uda garaian debekatuta dago kotxez igotzea) eta bi eguneko ibilaldiari hasiera emateko. Errekaren aurka joango gara bide guztian, pista zabal batetatik eta poste informatiboak ez dira faltako, bidea nondik den jakiteko. Ur-jauzi eta putzu asko aurki ditzazkegu bide honetan zehar, beti ere Faja Pelay-en pareta ikusgarriak begi bistan ditugularik. Inongo zailtasunik gabe iritsiko gara Cola de Caballora eta bertan Clavijas de Soasoko bidea hartuko dugu, hemendik igo nahi ez duenak badu aukera, metro batzuk atzerago igotzen den bidexka hartuz. Ahala eta guztiz ere ez du inongo zailtasunik igoera txiki honek, kate eta estakez prestatua dago eta hauetaz lagunduz erraz igotzen da. Refujiorako bidea erraz egingo dugu, bertan lotarako lekuriz ez badago, inguruetan kanpina jartzeko aukera dago(geure kasua).

2.EGUNA (Refujio de Goriz – Monte Perdido – Refujio de Goriz – Pradera de Ordesa)

Goizean goiz esnatu, kanpina bildu eta motxila prestatu ondoren, tontorraren bila abiatuko gara, refujioaren aurrealdetik doan bideari jarraituz, deskantsurik gabeko igoera batean sartuko gara segituan. Belarrik ez da ikusiko berehala, harkaitz eta harriez osaturiko paisaia batean murgilduko baikara, ezkerraldean Pico Cilindro izango dugu begi bistan eta eskuinean geratuko zaigu Monte Perdido. Gorantz goazela katez lagunduriko paso bat igaro beharko dugu eta segituan Lago Heladora iritsiko gara, bertan Escupidera begi bistan geratuz. Azken malda hauek kontu handiz igaro behar dira, harri solte ugari dago eta jende asko ibiltzen da gainera, baina behin hau igarotzean tontorrean egongo gara.

Jeitsiera bide berdinetik egingo dugu, Gorizeko refujiotik igaro eta Pradera de Ordesara jeitsiko gara . Jeitsiera nekagarria egiten da.
Autogusean igoko gara bertara eta ibiladia bertatik hasiko dugu. Parke Naturalaren informazio gunea eta taberna bat daude bertan.
Leku ederra baina jende asko, oso bide ona dago bertara iristeko.
Estaka eta katez lagundueiko igoera
Gorizeko refujioa. Inguruan akanpatu daiteke.
Lago Helado, tontorrerako geratzen den malda ikus daiteke osorik
Ibilaldiaren zatirik arriskutsuena. Udan harri solte asko dago eta kontuz ibili behar da jende asko pilatzen baita igoera eta jaitsieran. Neguan izotzarekin oso arriskutsua izan daiteke.
Monte Perdido 3355mts. Erdialdeko Pirinioetako hirugarren gailurrik garaiena da, Ordesako haranean, Huescako probintzian (Aragoi), kokaturiko mendia,

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau