-
-
3.041 m
1.493 m
0
3,5
7,0
14,03 km

Bisitak 209, kokapena 8

Nondik gertu Parzán, Aragón (España)

Rioumajou-ko jatetxearen aurrean utziko dugu ibilgailua. Gu Saint Lary- Soulan-dik irten ginen Bielsako tunelerantz doan errepidetik eta, lau ezpa bost kilometrotara, ezkerrerantz abiatu ginen errepide estu batetik- Tramezaigües herrixka zeharkatuaz -, Fredançon-era. Aparkagunea ezkerrean utziaz gure aurrean agertzen zen aldaiari jarraitu genion Rioumajou- raino. Saint Lary-tik 20 bat kilometro orotara. Aldaia harrizkoa da baina egoera onean zegoen gu joan ginenean.
Riumajou-ko ibarrari jarraituaz - GR-tik -, zurezko zubi bat zeharkatu behar da. Laster basoan sartuko gara eta, pixka bat aurrerago, GR- a eskuman utziko dugu. Garaiera bizkor hartzen da eta gure ibilbideak. ezkerretara egingo du. Puntu honetan erraza da bide nagusia dirudien aldetik jarraitzea, hau goruntzerantz abiatzen baita. Dena dela, mapan bide biek bat egiten dute Cauarere-ko lepoan. Ezkerretik jarraituaz laster aldatsa tentetzen da eta mugarriak eta zigor anitzen aztarnak jarraiturik pixkana-pixkanaka eta arnasa noizean behin hartuaz iritsiko gara Cauarere- ko lepora. Gure ibilbidea nabarmena agertzen da ezkerrerantz gure eguneko lehenengo tontorra eskura erakutsiaz. Cauarere gaindituta, metro batzuk galdu behar ditugu Culfreda/Batoua-ko tontorretara iristeko. Gu lehenengora -eta garaienera -, joan ginen. Itzulia bide beretik egin genuen baina, igoaldian egin genuen antzera, anka sartze bat izan genuen lepoa atzean utzi eta 200 bat metrotara behera egin beharrean nabarmenena den bidetik jarraitu genuelako. Beraz, esandako bi gune hauetan adi ibili behar dugu nahiz eta, nire ustez, gune berberetara iritsiko ginatekeen. Agian, astia izanik, proba daiteke. Hori, baina, beste egun batean.
Intersection

Gurutzegunea

Gurutzegunea
Lepoa

Cauarere

Cauarere
cima

Cauarare

Cauarare
cima

Batoua1

Batoua1

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau