-
-
2.221 m
855 m
0
3,4
6,8
13,63 km

Bisitak 357, kokapena 2

Nondik gertu Cette-Eygun, Nouvelle-Aquitaine (France)

Ibilbidea Accous herritik gora dagoen aparkalekuan hasi genuen (860 m), Torrent D’Araille errekak pista mozten duen lekuan hain zuzen ere. Kotxea utzitako lekutik Lapassa etxolara igo (1.236 m), eta hemendik gora jarraitu genuen pagadi bat zeharkatuz Rongleten ipar hormaren oinean kokatzeko.

Hego-mendebaldera zeharkaldia eginez ipar horma gure ezkerrean utzi eta korridorearen sarrerara iritsi ginen.

Korridorea eskalatu eta, II zailtasuneko gandor baten ertzetik, gandorrean hiru paraboltez osatutako rappel puntura iritsi ginen. 60 metroetako rappel bat eginez Rongleten hego horma jaitsi eta ipar-mendebaldera joz Ronglet lepora (1.839 m) iritsi ginen. Lepotik iparraldera pasa eta, ipar-ekialderako noranzkoan, berriro ere igoerako ibilbidearekin bat egin genuen.

Igoeran ez bezala, jaitsieran Lapassa etxola bisitatzeko aprobetxatu genuen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 13 kilometro inguru.
- Korridorearen luzera: 450 m.
- Nork irekia: Pierre Patie eta Fernand Cassou 1965an.
- Punturik baxuena: Accous herriaren gainean Torrent D’Araille errekaren ondoko aparkalekua, 860 metro.
- Punturik altuena: Ronglet, 2.180 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.600 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Accous herriaren erdiko plazan iturri bat dago. Lapassa etxolara iritsi aurretik errekasto bat ere dugu.
- Zailtasuna: AD-. Zailtasun osoa korridorean dagoen 8-10 metro inguruko irtengunea eskalatzean datza. Irtengunea estalia egonez gero 55 gradu inguru ditu. Elur gutxiagorekin III zailtasunaren baitan egoten da. Irtengune honetaz aparte, korridoreak 45-50 gradu inguruan mantentzen da.
- Jaitsiera: Sokada bakarra bagara eta korridorea egoera onean badago bertatik jaitsi daiteke. Aukerarik ohikoena korridorearen irteeratik eskuinera gandor estu eta ageriko baten ertzetik 15 metro inguru ibili (II) eta hiru paraboltez osatutako bilgunera iritsiko gara. Bertatik, hego horman behera 60 metroetako rappel batekin elurreraino iritsi gaitezke. Elurra beherago badago edo 60 metroetako sokarik ez badugu, tartean soka zahar batekin muntatutako bigarren rappel bat egin daiteke. Hirugarren rappel puntu bat ere badago baina guk ez genuen ikusi. Rappela egiterakoan kontu handiz ibili behar da harri asko botatzen baitira. Hirugarren aukera rappel eginez jaisten den horma eskuak erabiliz jaistea izango litzateke, nahiz eta bertako harri askeekin kontu handiz ibili beharko dugu. Hego-horma jaitsita, Ronglet lepora (1.839 m) jeitsi eta hemendik ipar hormara pasatuz berriro ere igoerako bidearekin bat egingo dugu.
- Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, Lincam eta artaka-trabagailu jokoa, hiru iltze, hiru izotz-torloju, bi elur-hesola, dozena erdi bat express-zinta eta zinta-uztai batzuk. Nahiz eta material hau guztia eraman rappela egiteko sokak bakarrik erabili genituen.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Zortzi ordu, lasai joanda eta atseden eta hamaiketarako uneak ere zenbatuz. Denbora orientagarriak atsedenik gabe:

- Aparkalekua (860 m) – Lapassa etxola (1.236 m): ordu eta berrogei minutu.
- Lapassa etxola (1.236 m) – korridorearen hasiera (1.600 m inguru): ordu eta hamar minutu.
- Korridorearen eskalada (500 m+): ordu eta erdi.
- Korridorearen amaieratik (2.100 m inguru) – Ronglet lepora (1.839 m): 40 minutu.
- Ronglet lepoa )1.839 m) – Lapassa etxola (1.236 m): Berrogeita hamabost minutu.
- Lapassa etxola (1.236 m) – aparkalekua (860 m): ordubete eskas.

Oharra: Korridorearen barruan GPS estaldura galdu nuela argi dago, baina galtzeko arriskurik ez dauka, jejeje.

Informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2019/02/ronglet-2180-m-ipar-mendebaldeko.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau