Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 1612 aldiz, jaitsita 7 aldiz
Nondik gertu: Arette-Pierre-Saint-Martin, Aquitaine (France)
Ibilaldi hau umerik gabe egin genuen, oso luzea eta gogorra delako. Uste dugu umeak poliki-poliki, hasi behar direla. Gai honen iritzi guztiak errespetatzen dugu, baina aurreratzerik ez duela merezi eta unea dela uste dugu, iritsiko dela egun bat harengatik bakarrik. Horregatik aldi honetan aita batzuk animatu ginen Aunamendi igotzera.
San Martineko Harritik atera ginen hotzeko goiz batean eta izotzarekin mendiak zurituz.
Lehenengo, Pescamouko lepoaraino ibili ginen. Urbil, paldo bat kartelik gabe (non dago kartela?) zegoen. Ondoren behera egin genuen eta Larrako Karstetatik pintura-markei (gorria eta oria) jarraituz joan ginen. Aunamendiko hegalean tximinia batetik, igo ginen eta bidea utzi gabe kontu handiz Aunamendiraino.
Tontorrean hamaiketako bikaina jan genuen, argazki batzuk atera genituen eta paisaiak drisfrutatu eta gero, poliki-poliki jaisten hasi ginen. Gero Aunamendiri buelta eman genion iparraldeko aldetik.
Ondorioz, itzultzean Anieseko lepotik oinez joan ginen, Souncouy ondoan eta gainera bezala indarrak geratzen ziren, Arlas mendia igo genuen. Argazkia eta pixkanaka, pixkanaka, San Martineko harriaraino.
EZ ZAITEZ SAIATU BIDE HAU LAINOAREKIN EGITEN !!!!!!!!
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak