-
-
2.225 m
1.352 m
0
8,7
17
34,91 km

Bisitak 1673, kokapena 6

Nondik gertu Poslenište (Montenegro)

Sedlo Pass da ibilbide honen gakoa be bai. Bobotov kukerantz abiatu beharrean, Sedloko beste magalean agertzen diren sidor aztarnei jarraituko diegu lepo batera iritsi arte.Gure aurrean pizka bat ezkerrean ikusten dugun mendia da gure gaurko helburua. Oraindik metro batzuk gehiago egingo ditugu gure eskuman hasieratik izan dugun mendi tontorraren azpitik gure helburutik banantzen gaituen ibarrera jaisten hasi baino lehen. Bide aztarnei jarraituz, noizean behin marrak ikusita beste batzuetan zuzenean, Sedlena Gredaren tontor ertzerantz iritsiko gara. Aken honetatik, ezkerretara egingo dugu tontorrerantz eta harkaitzetara iristear gaudela eskumaldean saiatuko gara zidor errazago bat bilatzen. Estua den honetatik iritsiko gara tontorreraino. Ikuspegi ederra, Bobotov kuk barne. Ibilaldiaren luzera ez da 34,91 kilometrokoa, 8 gutxi gora beherakoa baizik. 34,91kilometrokoa Zabljaketik tontorreraino eta Sedlo lepora itzultzekoari dagokio. Nire akats honek, Zabljaketik Sedlora doan ibilbidea ezagutaraztea ahalbidetzen du.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau