• argazkia Vertice de Anayet ekialdeko hormatik eta Anayet, Anayet aintziretatik
  • argazkia Vertice de Anayet ekialdeko hormatik eta Anayet, Anayet aintziretatik
  • argazkia Vertice de Anayet ekialdeko hormatik eta Anayet, Anayet aintziretatik
  • argazkia Vertice de Anayet ekialdeko hormatik eta Anayet, Anayet aintziretatik
  • argazkia Vertice de Anayet ekialdeko hormatik eta Anayet, Anayet aintziretatik
  • argazkia Vertice de Anayet ekialdeko hormatik eta Anayet, Anayet aintziretatik

Denbora  5 ordu 57 minutu

Koordenatuak 3573

Noiz igoa 18 de enero de 2017

Noiz egina diciembre 2016

-
-
2.578 m
1.746 m
0
2,3
4,5
9,08 km

Bisitak 435, kokapena 5

Nondik gertu El Portalet, Aragón (España)

Ibilbidea Anayet aintziretan hasi genuen eta neguan egina dago.

Igo genuen lehen mendia Vertice de Anayet izan zen eta igoera bere ekialdeko aurpegitik egin genuen izotzez estalitako inbutu batetik lehenik eta ia elurrik ez zuen kanal bertikal batetik ondoren gailurrearen iparraldean ateraz.

Vertice de Anayet igo ondoren Anayet mendia ohiko bidetik igo genuen, hau da, kateak dauden bidetik.

Jaitsiera Anayet-era doan ohiko bidetik egin genuen. Honetarako Anayet eta Vertice de Anayet mendien arteko lepora jaitsi eta hemendik ekialdera jo genuen Anayet aintziretara itzuliz. Denda jaso ondoren Formigal eski estazioko Anayet aparkalekura itzuli ginen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 9 kilometro.
- Punturik baxuena: Formigaleko Anayet aparkalekua, 1.730 metro.
- Punturik altuena: Vértice de Anayet, 2.559 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 500 metro inguru.
- Igotako mendiak: 2.
- Ura: Ibilbide osoan Anayet aintziretara doan errekatxoaren bazter txiki batean bakarrik topatu genuen, beste guztia elurrez estalita zegoen eta.
- Zailtasuna: Vertice de Anayet mendira igotzeko bi puntu tekniko daude: lehenengoa hormaren erdian dagoen inbutu itsurako batean dagoen erresaltea. Guk izotz eta elur gogorrarekin topatu genuen eta ez zitzaigun zaila iruditu (II+ inguru). Ertzara irteteko bi kanal daude eta biak, bertikalak izateaz gain, harkaitz kaskarrekoak dira. Gu ezkerrekotik igo ginen eta kanal hau topatu genuen moduan IIIko zailtasuna izan dezakeela esango genuke.
- Eramandako materiala: Eraman genuen gauza bakarra pioletak, kranpoiak eta kaskoa izan ziren. Hala ere, bide hau errepikatzekotan soka eta aseguru batzuk eramatea gomendagarria izango litzateke.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Lau ordu eta berrogei minutu Formigal arte, denda desmuntatzeko pasa genuen denbora zenbatu gabe.

Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2017/01/vertice-de-anayet-2559-metro-ekialdeko.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau