Bi egunetan alforjekin egindako ibilbidea.
Lehen egunean Galarretatik abiatu eta Jauregin Vasco-Navarro trenaren ibilbide zaharrakin bat eginda Lizarraino joan naiz eta bertatik Done Jakue bideari jarraituz Gareseraino.
Eguneko zailtasunik handiena Gereñu mendatea da, zati motz batzuetan oina lurrean jarri behar izan dut, baina alforjarik gabe egitekotan merezi du basoan zehar sartu eta gozatzea. Gainontzeko ibilbidea oso lasaia eta atsegina, gehientsuena beheranzko joerarekin.
Beste aukera Laminoriako harrobiak inguratzeko Gereñuko mendatean errepidea hartzea da, aldapa leunagoa du.
Bigarren egunean, Garestik Leitzaraino Done Jakue bidea alderantziz eginez Iruiñaraino, eta bertatik Plazaolaren ibilibidea jarraituz Leitzaraino. Bigarren eguneko ibilbidea beste lotura honetan azalduta dago: Gares Iruña Leitza, Nafarroako lautadan zehar.
https://es.wikiloc.com/rutas-bikepacking/gares-iruna-leitza-nafarroako-lautadan-zehar-78727617.
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak