-
-
32 m
2 m
0
1,7
3,3
6,67 km

Bisitak 1376, kokapena 0

Nondik gertu San Martin, País Vasco (España)

Berde Bidea, gisa honetako gainontzeko jardueren kirol-helburu eta ezaugarri tekniko berberak dituen herri-lasterketa da: kirola eta ohitura osasuntsuak sustatzea. Hala ere, jarduera ezberdina da, energia eta ur-xahuketa, hondakinen sorrera eta kutsadura akustikoa eta atmosferikoa minimizatuko duen planifikazio kontzientea egin delako bere garapen-fase guztietan. Gainera, Berde Bideak kontzeptu integral gisa onartzen du jasangarritasuna, ingurumen-kontzeptuak bere baitan hartuz, baina baita irizpide ekonomikoak eta sozialak ere. Izan ere, partehartzaile guztiei eskatzen zaie lasterketa honen ingurumen-filosofia onartzea, eta helburu sozialetarako eta ingurumen-lehenagotzerako donazioa egin dezaten.

Berde Bidea herri-lasterketaren bigarren edizioa 2013ko martxoaren 11an izango da, hiritik, ibai eta itsas-ertzetik eta ingurune naturaletatik igaroko den 6,7 kilometroko ibilbidearekin. 15 urtetik gorako lasterkariek har dezakete parte eta goizeko 10:00etan hasiko da. Izen-ematea webgune honetan bertan egin daiteke eta 9 (8 1) euro balio ditu txip berrerabilgarria duten kirolarientzat, eta 11 euro (8 1 2) Antolakuntzak utzitakoak erabiliko dutenentzat. Kross Berdean izena emateak esan nahi du partehartzaileak onartzen dituela Antolakuntzak jarritako oinarriak, baita lasterketak duen iraunkortasunaren aldeko filosofia ere.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau