• argazkia San Anton mendia Zarauztik
  • argazkia San Anton mendia Zarauztik
  • argazkia San Anton mendia Zarauztik
  • argazkia San Anton mendia Zarauztik
  • argazkia San Anton mendia Zarauztik
  • argazkia San Anton mendia Zarauztik

Denbora  48 egun 20 ordu 46 minutu

Koordenatuak 4213

Fecha de subida 8 de mayo de 2017

Fecha de realización mayo 2017

-
-
108 m
3 m
0
2,9
5,9
11,73 km

Bisitak 1188, kokapena 0

Nondik gertu Mendilaueta, País Vasco (España)

Ibilbideak misterio handirik ez dauka. Zarauzko hondartzan korrikan hasi eta, N-634 errepidearen ondoko espaloia jarraituz, Getariako bidea hartu nuen. Herrira iritsi aurretik, hondartzara doan bidea hartu, portua zeharkatu eta bertatik gora doan errepidea jarraitu nuen San Anton eta itsasargiaren arteko lepora iristeko. Lepotik hegoaldera doan bidea hartuz San Anton mendiaren gailurrrera iritsi nintzen.

Jaitsiera San Anton menditik hegoaldera doan bidetik egin nuen, portura itzuli eta, berriro ere N-634 errepidea hartuz, Zarauzko hondartzara itzultzeko.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 11,7 kilometro.
- Punturik baxuena: Zarauzko hondartza, 0 metro.
- Punturik altuena: San Anton, 113 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 160 metro.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Zarautz eta Getariaren arteko leku pare batean iturria dago.
- Zailtasuna: Ibilbidea ia bere osotasunean espaloiatik doa eta, espaloiatik kanpo, ongi asfaltatutako bidetik. Zailtasun bakarra San Antonera doan aldaparen igoera izan daiteke baina, lasai hartuz gero, ongi igotzen da.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora:1h10', atsedenaldi guztiak kontutan hartuta.

Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2017/05/san-anton-mendia-113-metro-zarauztik.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta