-
-
405 m
24 m
0
17
34
67,95 km

Bisitak 3209, kokapena 29

Nondik gertu Lequizamón, País Vasco (España)

Naiz eta zortzi itxura izan, ibilbide honek 10 bat merezi du. Ez da oso luzea baina badu "pikante" pixkat azkenengo zatian hankak ondo berotzeko beste.

Etxebarri-tik irten eta N-634 errepidea hartuko dugu Galdakaorantza, bertan 100,5.PK-ondoan eskumara doan bide jarraituko dugu Bekea auzkorantza (ibilgailuen trafikoa ekidinez), San Asensio eleiz txikiaren ondotik pasatzen gara (iturria), laister Usansolo auzora heltzen gara (oraindik Galdakaon gaude), bertan Ospital ondotik pasatu behar gaituk berriro N634 hartzeko El Gallo ondoan.

Erletxes-eko errotondan ADI!!!! hau da arrisku handien duen puntua eta. BI3713 jarraituta Larrabetzu-ko herritik pasatuko gara (Jesus Loroño txirrindulariaren jaioterria), Lezama (mahastiak ugariak dira Txoriherriko bazter honetan) gurutzatu eta Zamudio-ko erdigunera iritsi aurretik eskumara egingo dugu Teknologi Elkartegian barnertuz, eraikin benetan interesgarriak ikusi ditzakegu.

Derio gurutzatu eta BI3707-tik goaz, Iparrerantz Lauro-gainatik pasatuko gara, tarte honetan ez dago mendi gogorrik baina tarte nahiko gorabeheratsua da.

BI-3709-ak Gatika ra eramango gaitu, eta bertatik inolako zailtasunik gabe Mungia-ko (iturria) erdigunetik igaroko gara BI-3102 errepidea jararituz, honek Gamiz eta gero Fika-ra (iturria) eramango gaitu.

Fikan hasten da zatirik gogorrena, lehen bizi Urruztigaina (334m) igo ko dugu, laburra baina piku pikua, Lezama-ra jaitsi (iturria) eta jarraian Vivero (383m) bestea baino xamurragoa baina luzeagoa. Igoera bien datuak hemen ikusi ditzakezue:
Urruztimendi. http://www.altimetrias.net/aspbk/verPuerto.asp?id=81
Vivero. http://www.altimetrias.net/aspbk/verPuerto.asp?id=68

Vivero aisia toki-ra dena malda behera izango dugu BI-3732 Santo Domingo mendaterantza jarraitu eta bertatik Bilbao-rantza dagoen ikuspegiaz gozatu eta gero, ziztu bizian jaitsiko gara Ibarsusi-ko errotondaraino, bertan N634-a hartu behar dugu Galdakaorantza, baina laister izango dugu bistara Etxebarri-ra doan bidigurutzea, gure zirkuitua bukatuz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta