-
-
356 m
54 m
0
12
24
48,89 km

Ikusita 23 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: Leioa, País Vasco (España)

Bilboaldea eta Enkarterria lotzen dituen ibilbide polita da. Tarte gehienak txirrindularitzarako, ibiltzeko edo korrika egiteko aproposak diren bidetatik doaz. Izan ere, Portugalete utzi eta gero ez da beharrezkoa errepidetik joatea.
Artatza auzotik (Leioa) abiatu ginen, eta Bizkaia Zubira heldu Erromora doan errepidea zeharkatzen. Portugaleten, Carlos VII. etorbidea hartu genuen eta amaieran bidegorrian sartu ginen. Bidegorria Barakaldo eta Muskiz lotzen ditu, baina gu bakarrik Gallartara arte heldu ginen. Gallarta zeharkatu eta gero (beti bidegorrian) burdin mendietatik doan bide berdean sartu eta basoz inguratutako eremu zoragarrietatik aurrera egin genuen. Bidetik aldendu ginen momentu batean La Aceña auzoan dagoen aintzira artifiziala ikusteko. Eremu polita da, eta jateko leku oso aproposa da merendero eta iturri asko baiditu. Arnasa hartzeko gelditu eta gero, bidera ekin genion lehen erabilitako bide beretik. Sopuerta herrian sartu eta erdialdea inguratzen dituen mendietatik ibili ginen, herri horren ikuspegi politak disfrutatzen. Handik aurrera ez genuen beste inolako herririk ikusi, ibilbide guztia mendi eta basoen artetik zihoan eta. Antzinean Enkarterriko burdin mendiak ustiatzeko eraikitako eraikuntzak ikus daitezke, gaur egun abandonatuta daudenak. Bidearen amaiera Traslaviñako tren geltokian dago, Bilbo eta Santander lotzen dituen trenbidean. Handik aurrera errepidea hartu behar da berriro, Balmaseda edo Zallara joateko. Bide lasaia da, gehiena aldapan behera baidoa. Gure helburua Balmasedara heltzea zen, baina azkenean Zallara abiatu ginen, hurbilago dagoelako eta euritan hasi zenez. Zallako udaletxean amaitu genuen gure txangoa, 48 kilometro egin eta gero, pozik baina oso nekatuta, kirolariak izan arren ez gaudelako ohituta txirrindularitza egitera. Herri horretan jan eta gero, trena hartu genuen Bilbora bueltatzeko, Zallako herrigunean dagoen tren geltokian, Balmaseda eta Bilbo lotzen dituen linean.
Ibiltzen ala bizikletarekin, bide hauek hartzera eta Bizkaiko leku ezkutatu hauek ezagutzera gomendatzen zaituztegu!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau