-
-
707 m
1 m
0
15
31
61,19 km

Bisitak 1393, kokapena 0

Nondik gertu Iñurritza, País Vasco (España)

Zarauztik Matxinbentarako ibilbide ederra bezain aldapatsua.
Hasiera da laua den zati bakarra, Zarauztik Zumaiarainoko tartea. Zumaiatik Iraetara ere lau samarra da, baina han Aizarna aldera jo behar da eta hori aldapa da. Aizarnatik Etumetara jarraitu, han erdoiztako bidegurutzea albo batera laga eta segi beherantz, Errezil aldera. Arzallus auzoan Azpeititik Errezilera doan bidearekin egingo dugo topo. Jarraitu ezkerrera, Errezilera. Berriz aldapa gora. Guk Errezilen hamaiketakoa egin ohi dugu, eta gero Burdinburuko gineraino jarraitzen dugu, Bidegoianen gaineko gaina. Bidegoian atzean laga eta Tolosa aldera segi, baina jeisten hasi bezain pronto desbideratu beharra dago, Beizama aldera doan bidea hartzeko. Hor hasten da aldapa gogorrena: santagedako gaina. Laburra baina gogorra. Handik Beizamara jaitsi, eta segi jaisten Ñuarberaino. Han Azpeititik Beasainera doan bidean sartu eta Beasai aldera jo behar da, azken aldapatxoa igo eta presaren ondotik Matxinbentarara iritsiko gara. Trafikorik gabeko bide ederra, bai horixe!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta