← Taldea GR 99: Ebro

 
-
-
267 m
193 m
0
27
53
106,03 km

Bisitak 765, kokapena 2

Nondik gertu Tudela, Navarra (España)

https://www.flickr.com/photos/[email protected]/sets/72157634431661864

https://www.bikemap.net/es/route/2390481-6gr99-tutera-zaragoza/

Txirrindularako, BTT, moldatutako bidea, alforjekin. Oinarria GR99a hartu genuen, beste batzuen esperientziengatik eta unean-uneko egoerekin moldatu genuen bidea, beti, GRtik hurbil joaten ahalegintzen.

Esekidurarik gabeko txirringa batekin egin ahal da, baina aurreko esekidura gomendatzen dut. Informazio ofiziala, GRa, hamen duzue:

http://www.caminosnaturales.com/ebro/

Gpsik gabe egin genuen, baina GRko mapak baliogarriak dira, seinalizazioak hutz egiten duelako noizbehinka eta eguneko baldintzetara ibilbidea moldatu ahal izateko. Orokorrean bideko ikurrei jaramon eginez ez dago galtzerik, baina ahal den guztietan hobe da galdetzea ea bidea zelan dagoen, urtero mendi eta ibaien baldintzat aldakorrak baitira, eta horrek baldintzatuko gaitu txirrindularekin igarotzea.

Etapa honetan:

Baratze eta urbasoen arteko etapa laua eta lasaia. Ebro ibaia bere zabaltasunean harrapatuko gaitu eta leku lasaiak eta ederrak topatuko ditugu ertze ondoan bainatu ahal izateko, beti ere, korrontearen babesa bilatuz. 2013 ekainean, artean, uholdeen eragina nabaria da eta inguruko txirrindulariek gomendatu ziguten behin baino gehiagotan ibaitik aldentzea, batez ere, Gailur eta Alagón arteako zatian, non haiek gidatu gintuzten ibai ondoko lursail urrunagoen artean.

Utebo igarota, Galachos de Juslibol urparke/atsedenlekua ezagutzeko aukera eduki genuen, leku lasaia, Zaragoza hirira erdu baino lehenago. Behin hirian sartuta, bidegorria hartuta hirigunera heltzea erraza da, ibaiari jarraiki, nahiz eta porlanizatutako ertzeetaan zehar, talamez Ur expoarekin hau egin baitzuten, natura alboratuta... higiezin lanen triskantzak ikusteko aukera dugu, amaitzeke dituzten lan eskergei beha hirigunerantz egingo dugu aurrera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta