Koordenatuak 1319

Fecha de subida 4 de septiembre de 2018

Fecha de realización agosto 2018

-
-
465 m
407 m
0
6,0
12
23,99 km

Bisitak 109, kokapena 1

Nondik gertu La Rochapea, Navarra (España)

Iruñako udalak antolaturiko argazki rallyaren ibilbidea aurkeztuko dut gaurko sarrera honetan.

Errotxapeako aretotik irten eta bertara bueltatu beharra zegoen. Irteera goizeko bederatziak pasatxo eta argazkiak ordu bi terdiak baino lehenago bildu behar ziren. Hamabi probaz osaturiko argazki ibilbidea izan da. Proba guztien informazioa bildu eta gero, ibilbidea planifikatu eta eskaturiko tokietara gerturatu, norberak bere ikuspegitik argazki bat egitera.

Norberak bere ibilbidea antolatu egiten du. Gure kasuan planifikazioa egin ostean, eskaturiko toki ezberdinetara iristeko txirrindulez egitea erabakitzen dugu. Proben ordena, kokapenaren araberakoa izango da eta ez zenbakien arabera antolatua.

Azkenean ibilbidea hogei kilometrotik gorakoa izanik, erabaki ona hartu izan dugula argi dugu.

Bertan gure familiak bilduriko argazkiak ikusgai izango ditugu.



Ibilbidea eta altimetria.







Jularrotxa aretoan rallyaren inguruko informazioa bildu eta gero, kanpora irtengo gara proba ezberdinen inguruko informazioa biltzera.

hamabi testu ditugu eta agudo asmatuko dugu zein tokien inguruko argazkiak eskatu egiten diren. Eraikin asko eta plazaren bat ere bada. Arazo bat izango dugu proba batekin, gaizki erredaktaturik dagoelako eta gaizki ulertura eramango gaituena.

Errotxapean talde argazkia eginda rallyari abia emango diogu.

Aurreneko bi probak, Juslarotxan bertan egiterik izango ditugu, beraz irteera apur bat beranduago egingo dugu.



- Bigarren proba Casa Sancenaren ingurukoa izango da.  1848. urtean sorturiko fabrika. Egoitza Errotxapea berean izan zuena eta beran 2014. urte arte izan zena. Kaparrosoko errotaren inguruan fundizio fabrika bat sortu zuen,gerora  kale Nagusira joan egin zen eta gerra zibila garaian Errotxapeara jaitsi. Proban eskatu egiten zena. Sancena etxeko erregistro tapaki bat agertzea zen.













Hala ere argazki hau Iruñako karrika anitzetan egiterik dago. Halakoa izango da ondorengoa



- 10. proba. 80. hamarkadara arte Gomariz enpresa edo industria bertan izan zen, baina 1987. urtetik aurrera toki honetan Zentro edo gune kulturala irekiko da, Juslarotxa izena duna.















Txirrindulak hartu eta ondorengo tokira hurbilduko gara. Cuatro vientosera iritsi eta handik bide gorritik

- 9. proba: Recinto Ferial de Navarra. Garai batean Imenasa enpresen garabien egoitza zen, eta 2010. urtetik aurrera erabilpen berriko hiru nabeetako eraikina estreinatu zen.


















Bidegorria hartu eta berriz Cuatro Vientosera itzuliko gara, handik Errotxapeako erakin industrial zaharrerata gerturatzeko.

- 7. proba. 1945. urtetik aurrera eta bortz fase ezberdinetan eraikitako industria-konplexua. Ehunen makinak egiten zituen enpresarena izan zen, MATESA. 1945. urtean hiru nabe eraikin ziren, horiekin batera erlojuaren eraikina. 1953. urtean bertze bi nabe proiektatu ziren eta gainontzekoak 1963 eta 1967. urteetan.

















Argazkiak egin ega gero, Marzelo Zelaieta etorbidetik Txantreara hurbilduko gara bertan dagoen parke batean ondorengo probari aurre egiteko.

- 11. proba. Orube honetan, 1958. urtetik aurrera Iruña galgak edo frenos Iruña enpresa izan zen. 60 eta 70. hamarkadetako grebetan parte hartu zuen empresa izan zelarik. Egun plaza edo ingurune berdean bilakatua.















Berriz txirrinduletan San Pedroraino eta Alemanesetatik Arga ibaiko ertzetik ondorengo probaren tokira.

- 1. proba. 1848. urtetik errota honetan galdaketa fabrika edo ola bat paratu zen, bertan nekazaritzarako tresneria sortzeko. Hala ere XI. mendetik bertan zereala errotxeko errota izan zen. Eraikin garrantzitsu eta ospetsua izan zen hirirako eta historian zehar izen ezberdinekin ezagutu izan da, batan etxea edo pilategia (ehunak prestatzekoa), Mikel deunaren errota eta abar. 1286. urtean San Miguel ospitalaren jabegoa bilakatu zen  baina XV. mendean zehar Pedro Caparrosok eraikina handitu eta zaharberritu zuen. Garai horretatik aurrear errota eta pilategia funtsioak bete zituen XIX. mendea arte. Geroago fundizioa eta XX. mendean zehara elektrizitatea sortzeko erabili izan zen.















Eremu honetan argazkiak egin eta gero, Labriteko aldapari aurre egin, batzuk igogailua erabiliz eta gutxi batzuk txirrindulaz, eta gosaria antolatuta zegoen eremura joango gara. Takonerako parkera.

Bertan gosaria hartu eta bigarren zabalgunean ditugun bertze proben argazkiak bideratuko gara.

- 4. proba. 1926. urtetik aurrera bertan López oinetakoen fabrika izan zen. 1944. urtean fabrika zabaldu zuen, bertze egoitza bat hiriko bertze auzo batera eramanik. 1951. urtean fabrika honetan maitzako greba zela eta. Greba hau merkatuko emakumeek hasi zuten eta segituan fabrika honetan arrakasta izan zuen, azkenean liskar bortitza eta errepresio gogorrarekin zapaldu izan zen. 1954 eta 1956. urteetan ere lan eskaerak zirela eta bertze bi greba garrantzitsu eman ziren fabrikan ere. 1962. urtetik aurrera enpresak larrialdiak izan zituen eta orubea saldu egin zuten.1967. urtean fabrika eraitsi eta etxe bizitzen erakin berria altxatu zen.



















- 5. proba. 1922/1927 urteetan zehar bertan Lanbide Heziketarako ikastetxe bat eraiki izan zen. 1927. urtean eskolak hasi ziren. 2018. urtetik Sarriguren auzora eraman izan da ikastetxea.















Bertatik Mendillorri auzora hurbildu beharko gara.

- 3. proba. 1941 urtetik eta 70. hamarkadaren erdira arte orube honetan Teileri Mekaniko Berria izan zen. Egun parke baten barruan eta babes beresiari esker tximinia mantendu izan da.








GEHIAGO IRAKURTZEKO:http://mendikosterak.blogspot.com/2018/09/argazki-rally-iruna-2018.html
  • argazkia Prueba 1 MOLINO Caparroso
  • argazkia Prueba 1 MOLINO Caparroso
  • argazkia Prueba 1 MOLINO Caparroso
  • argazkia Prueba 1 MOLINO Caparroso
1848. urtetik errota honetan galdaketa fabrika edo ola bat paratu zen, bertan nekazaritzarako tresneria sortzeko. Hala ere XI. mendetik bertan zereala errotxeko errota izan zen. Eraikin garrantzitsu eta ospetsua izan zen hirirako eta historian zehar izen ezberdinekin ezagutu izan da, batan etxea edo pilategia (ehunak prestatzekoa), Mikel deunaren errota eta abar. 1286. urtean San Miguel ospitalaren jabegoa bilakatu zen baina XV. mendean zehar Pedro Caparrosok eraikina handitu eta zaharberritu zuen. Garai horretatik aurrear errota eta pilategia funtsioak bete zituen XIX. mendea arte. Geroago fundizioa eta XX. mendean zehara elektrizitatea sortzeko erabili izan zen.
  • argazkia Prueba 10 Civivox Juslarotxa
  • argazkia Prueba 10 Civivox Juslarotxa
  • argazkia Prueba 10 Civivox Juslarotxa
  • argazkia Prueba 10 Civivox Juslarotxa
80. hamarkadara arte Gomariz enpresa edo industria bertan izan zen, baina 1987. urtetik aurrera toki honetan Zentro edo gune kulturala irekiko da, Juslarotxa izena duna.
  • argazkia Prueba 11 Plaza
  • argazkia Prueba 11 Plaza
  • argazkia Prueba 11 Plaza
  • argazkia Prueba 11 Plaza
Orube honetan, 1958. urtetik aurrera Iruña galgak edo frenos Iruña enpresa izan zen. 60 eta 70. hamarkadetako grebetan parte hartu zuen empresa izan zelarik. Egun plaza edo ingurune berdean bilakatua.
  • argazkia Prueba 12 Pamplonica parque
  • argazkia Prueba 12 Pamplonica parque
  • argazkia Prueba 12 Pamplonica parque
Garai bateko Pamplonika enpresak izan zuen hilegia izan zenaren parke berrira
  • argazkia Prueba 2 Casa Sancena
  • argazkia Prueba 2 Casa Sancena
  • argazkia Prueba 2 Casa Sancena
  • argazkia Prueba 2 Casa Sancena
Casa Sancenaren ingurukoa izango da. 1848. urtean sorturiko fabrika. Egoitza Errotxapea berean izan zuena eta beran 2014. urte arte izan zena. Kaparrosoko errotaren inguruan fundizio fabrika bat sortu zuen,gerora kale Nagusira joan egin zen eta gerra zibila garaian Errotxapeara jaitsi. Proban eskatu egiten zena. Sancena etxeko erregistro tapaki bat agertzea zen
  • argazkia Prueba 3 Chimernea
  • argazkia Prueba 3 Chimernea
  • argazkia Prueba 3 Chimernea
1941 urtetik eta 70. hamarkadaren erdira arte orube honetan Teileri Mekaniko Berria izan zen. Egun parke baten barruan eta babes beresiari esker tximinia mantendu izan da
  • argazkia Prueba 4 Edificio Calzados López
  • argazkia Prueba 4 Edificio Calzados López
  • argazkia Prueba 4 Edificio Calzados López
  • argazkia Prueba 4 Edificio Calzados López
1926. urtetik aurrera bertan López oinetakoen fabrika izan zen. 1944. urtean fabrika zabaldu zuen, bertze egoitza bat hiriko bertze auzo batera eramanik. 1951. urtean fabrika honetan maitzako greba zela eta. Greba hau merkatuko emakumeek hasi zuten eta segituan fabrika honetan arrakasta izan zuen, azkenean liskar bortitza eta errepresio gogorrarekin zapaldu izan zen. 1954 eta 1956. urteetan ere lan eskaerak zirela eta bertze bi greba garrantzitsu eman ziren fabrikan ere. 1962. urtetik aurrera enpresak larrialdiak izan zituen eta orubea saldu egin zuten.1967. urtean fabrika eraitsi eta etxe bizitzen erakin berria altxatu zen
  • argazkia Prueba 5 Escuelas profesionales
  • argazkia Prueba 5 Escuelas profesionales
  • argazkia Prueba 5 Escuelas profesionales
  • argazkia Prueba 5 Escuelas profesionales
1922/1927 urteetan zehar bertan Lanbide Heziketarako ikastetxe bat eraiki izan zen. 1927. urtean eskolak hasi ziren. 2018. urtetik Sarriguren auzora eraman izan da ikastetxea
  • argazkia Prueba 6 Inquinasa
  • argazkia Prueba 6 Inquinasa
  • argazkia Prueba 6 Inquinasa
1941. urtetik ingurune industria eraikitzen da. INQUINASA. Abiadura handiko trenaren geltoki berria eraikitzen bada, ingurune industrial osoa desagertuko da
  • argazkia Prueba 7 MATESA
  • argazkia Prueba 7 MATESA
  • argazkia Prueba 7 MATESA
  • argazkia Prueba 7 MATESA
1945. urtetik aurrera eta bortz fase ezberdinetan eraikitako industria-konplexua. Ehunen makinak egiten zituen enpresarena izan zen, MATESA. 1945. urtean hiru nabe eraikin ziren, horiekin batera erlojuaren eraikina. 1953. urtean bertze bi nabe proiektatu ziren eta gainontzekoak 1963 eta 1967. urteetan
  • argazkia Prueba 8 parque tren
  • argazkia Prueba 8 parque tren
  • argazkia Prueba 8 parque tren
Bertan trenaren parke berriaren proiektua burutzen ari dira. 40 eta 50. hamarkadatik bertan industri eta biltegi ezberdinak izan ziren baina egun erabilpen berria eman zaio orube honi. Trenen eta bide berdeen interpretazio zentroa eraikitzeko akordioa sinatu egin dute
  • argazkia Prueba 9 REFENA
  • argazkia Prueba 9 REFENA
  • argazkia Prueba 9 REFENA
  • argazkia Prueba 9 REFENA
Recinto Ferial de Navarra. Garai batean Imenasa enpresen garabien egoitza zen, eta 2010. urtetik aurrera erabilpen berriko hiru nabeetako eraikina estreinatu zen

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta