-
-
342 m
-0 m
0
260
520
1.041,0 km

Bisitak 324, kokapena 9

Nondik gertu Saint-Esprit, Nouvelle-Aquitaine (France)

Bi asteetako bidai labur hau trenean hasten da.
Bi itsasoak batzen dituen ibilbidea bizikletaz hasi aurretik 3 tren hartu behar izan nituen:
-Durango - Donostia
-Donostia - Hendaia
-Hendaia - Baiona

Baionan hasi nintzen pedaleei emoten Velodissee (https://www.lavelodyssee.com) deitzen dan bidea jarraituz. Landak zeharkatu eta Arcachonen barnekalderantza egin nuen. Mios-etik Bazas-era doan bide gorri ederra hartu nuen eta horrela Canal du Garonne hasten dan punturarte heldu nintzen.

Bi itsasoak batzen dituzten Canal du Garonne eta Frantziako Tolosan hasten dan Canal du Midi ibilbidea ez dauko abentura larregi baina gustora ibiltzen da kanalen albotatik. Ibilbidearen zati batzuetan kanalen alboak oso egoera kaxkarrean daude eta inguruko errepideak hartzea komeni da.
Sèten amaitzen da Canal du Midi-a. Nik ostera beste herri baten nuen bidaiaren bukaera. La Ciotat-en hain zuzen ere. Bertara heltzeko Camarga (zonalde ederra) ta Marseille (zoramena) zeharkatu behar izan nituen.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau