Denbora  9 ordu 29 minutu

Koordenatuak 2199

Noiz igoa 19 de abril de 2019

Noiz egina enero 2010

-
-
1.417 m
565 m
0
24
47
94,99 km

Bisitak 13, kokapena 0

Nondik gertu Pineda de la Sierra, Castilla y León (España)

OHARRA: Tracka editatzerakoan datuak desitxuratu dira: IGO BEHARREKO DESMAILA 1.137 METROKOA DA, eta jaitsierako metroak 1.778 m.
Alforjekin egiteko bidai-proposamen honen bigarren eta azken etapa Pineda de la SIerran hasiko da.
Arlanzón ibaian gora hasiko dugu eguna. Poliki poliki metroak irabazi eta konturatzerako El Manquillo mendatera iritsiko gara. Leku ederra, ederra denez. Bost kilometro pasatxoko jaitsieran, Riocavado aldera, harizti amaigabeak ikus genitzake. Basoberritzen ari den parajea da. Bakardadea suma daiteke Riocavado, Barbadillo eta Monterrubiora bidean. Urtarrilean gradu bakarrekoa da batazbestekoa herri hauetan. Neguan saihestu badaiteke, hobe. Apiril erdialdera ere udaberria ez da iritsi bazter hauetara.
Monterrubiotik hiruzpalau kilometro aurrera, El Collado lepotik, dagoeneko Errioxan, garaiera galtzen hasiko gara Anguianoraino Najerilla ibaiarekin batera. Canales de la Sierra, Mansillako urtegia... arroila estua da zenbaitetan, eta paisaia ederraz goza daiteke, gainera metroak galtzen joateak emandako patxadaz. Azkenean, haitzarte batean Anguiano agertuko zaigu, mendia eta ordekaren arteko mugan.
Etapa amaitzeko Baños de Río Tobían Badarán aldera hartuko dugu Najerilla ibaia utzirik, pare bat aldapatxo igota Alesancon amaitzeko.

Lehen etapako esteka: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-cicloturismo/demanda-mendilerroa-inguratzen-i-35588035
Hemendik aurrera, gainbeheran Najerilla ibaian behera.
TABERNA (ASTEBURU/JAIEGUNETAN) MONTERRUBIO DE LA DEMANDAN.
PEDROSO IBAIAN GORA BARBADILLO ALDERA
MANQUILLO MENDATEA. 1400 metro pasatxo.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau