Zailtasun maila   Ertaina

Koordenatuak 795

Fecha de subida 12 de mayo de 2016

Fecha de realización mayo 2016

-
-
97 m
-2 m
0
6,3
13
25,15 km

Bisitak 4334, kokapena 87

Nondik gertu Gros, País Vasco (España)

(es)
Una vuelta “particular” a la ciudad por los “bide gorris”

Con inicio en uno de los modernos iconos de la ciudad, el auditórium del Kursaal “los cubos de Moneo” (visitaremos otros muchos) y tras cruzar el puente de la Zurriola, el del ”As de Bastos”, por sus representativas y originales farolas, pedaleamos hacia el océano por el Paseo Nuevo, otro emblema capitalino hasta llegar a la escultura “Construcción vacía “ de Oteiza, influyente artista contemporáneo y rival de Chillida. Por el Aquarium (km 2), un museo marítimo de referencia en el mundo, el más visitado en la ciudad y 2º de Euskadi tras el Guggenheim, descendemos por el ascensor para disfrutar con el coqueto muelle ahora más de recreo que de pescadores, y llegamos al Paseo de la Concha,” el archinombrado e incomparable marco”, quizá la playa urbana más fotografiada del mundo. Contorneando la bahía descansamos mirando hacia el horizonte marino en la plaza del “Peine del viento”, de visita obligada, para conocer la preciosa y maravillosa escultura de Eduardo Chillida (Km 5,6), reconocido y premiado artista moderno.

Volvemos por el paseo de Ondarreta para tomar el bidegorri del Bº del Antiguo por la calle Infanta Cristina, principal arteria de un selecto barrio de villas. Después de las Universidades, cruzamos de orilla de dcha a izda para acercarnos al apeadero de Euskotren de Lugaritz, y atravesamos el precioso túnel ferroviario de 1,2 kms (Km 9) que nos permite llegar al populoso barrio de Amara Berri, para enlazar con el estadio de Anoeta (km 12) y otros complejos deportivos a través de la vía ciclable del Pº de Errondo. Tras circunvalar la ciudad deportiva, ahora nos dirigimos hacia el Urumea, entre calles, por el bide gorri de “Balleneros” que nos permite conocer estos barrios periféricos del ensanche del nuevo Amara . Cruzamos a la ribera izda del rio para seguirla a la dcha, al borde y paralelos al río siempre a la espera de un prometido parque fluvial. Estamos en el extremo del último barrio construido (Riberas) y entramos en el de Loiola por el puente de Sarasola (Loiola-Egia), barrio obrero por excelencia, que conserva celosamente muchas historias, y por donde continúa el “bide gorri” cruzando los históricos cuarteles (km 16 ),hasta el otro Bº de referencia, Txomin enea, siempre en vísperas de cambiar al “nuevo Txomin”

Por otro puente, el de Txomin (Espartxo) cruzamos el Urumea y se inicia una suave subida, en una preciosa carretera al Parque de Ametzagaña, un espacio natural que se recuperó de un caos. Tras el santuario /convento de Uba, penetramos en él por la puerta meridional y por una de sus “alamedas” alcanzamos el afortunado mirador que nos asoma a la ciudad desde otro ángulo inverosímil, que con mesa de orientación ofrece un diferente, espectacular y magnífico cuadro de la urbe, desde el centro romántico a los ensanches y suburbios, sin olvidarnos del exquisito paisaje de montañas que circundan Donostia. Es imprescindible ascender hasta los cercanos restos del fuerte que data del siglo XIX, de la 1ª guerra Carlista (1833-1839) que ha recuperado un estado delicado de ruina (km 18,8). Seguimos el paseo por todo este escenario para salir de él por la puerta oriental, en Garbera. Ahora toca cerrar el círculo y se continúa por el reservado ciclable, a la izda. que atraviesa el bien diseñado y moderno nuevo barrio de Intxaurrondo Sur, considerado “dormitorio” y ”residencial”. El carril bici nos conduce hasta Ategorrieta (km 22,75), la puerta de la ciudad viniendo de Francia, con su flamante “Ate gorri - puerta roja”, situado en el islote frente al tradicional reloj, obra de Iñigo Pagola, alegoría en referencia a las puertas rojas que en su día dividieron Donostia y el resto de Gipúzkoa. La excursión toca a su fin. Rodamos por el bidegorri de la Calzada vieja de Ategorrieta para llegar a la playa de la Zurriola, recuperado arenal en el año 1994 y escenario inmejorable para los surfistas y otros perfiles jóvenes, para visitar en el extremo del paseo marítimo (Pº Luis Pedro Peña Santiago) de la escultura de Basterretxea , la simbólica “Paloma de la Paz”. El océano con su marcada línea en el horizonte, es el protagonista antes de terminar en el auditórium Kursaal tras 25 kms de disfrute sobre la máquina de 2 ruedas.

Texto: Jesus Mari Alquézar

(eu)
Paseo “berezia” hiriko bidegorrietan zehar

Hiriko ikono modernoetako batean (beste asko bisitatuko ditugu) hasiko gara, "Moneoren kuboak" izenaz ezagutzen den Kursaal auditoriumean, eta "bateko bastoidun" esaten zaion (haren kale-argi adierazgarri eta originalak direla eta) Zurriolako zubia gurutzatu ondoren, itsasorantz abiatuko gara hiriburuaren ikur bihurtu den Pasealeku Berritik, itzal handiko artista garaikidea eta Chillidaren aurkaria izan zen Oteizaren "Eraikuntza hutsa" eskulturara iristeko. Aquariuma (2. km) mundu osoan erreferentziakotzat hartzen den itsas-museoa da, hirian bisita gehien jasotzen dituena eta Euskadiko bigarrena Guggenheimaren atzetik; handik igogailua hartu eta egun gehienbat laketontziak gordetzen dituen kai dotorera jaistean, Kontxa pasealekura, "ospe handiko inguru paregabera", iritsiko gara, akaso munduko hiri-hondartza erretratatuena. Badia inguratuz, zerumugari begira atseden hartuko dugu nahitaez ikusi beharreko "Haizearen orraziaren" plazan, Eduardo Chillida artista moderno ospetsu eta sarituaren eskultura eder eta liluragarriaz (5,6. km) gozatzeko.

Ondarretako pasealekutik itzuliko gara Antiguo auzoko bidegorria Infanta Kristina kalean (txaletez betetako auzo finaren arteria nagusia) hartzeko. Unibertsitateak atzean uztean, eskuinaldetik ezkerraldera pasa eta Lugaritzeko Euskotrenen geralekura gerturatuko gara; hortik, 1,2 kilometroko trenbide-tunel ederra gurutzatu (9. km) eta Amara Berri auzo jendetsura iritsiko gara, Errondo pasealekuko bizikleta-bidetik, Anoetako estadioa eta bestelako kirol-instalazioak ikusi ahal izateko. Kirol-hiria inguratu ostean, Urumea ibairantz abiatuko gara, kale artean, "Baleazaleen kaleko" bidegorritik, Amara berriko zabalgunearen inguruko auzoak ezagutuz. Ezkerreko ibaiertzera gurutzako dugu eskuinaldetik jarraitzeko, ertzetik eta ibaiaren paraleloan, betiere agindutako ibai-parkearen zain. Hirian eraiki den azken auzoaren (Loiolako Erriberak) muturretik Loiola auzoan sartuko gara Sarasola zubitik (Loiola-Egia); Loiola istorio asko zuhur gordetzen dituen langile-auzoa da, eta bidegorriak handik jarraitzen du kuartel historikoak (16. km) gurutzatuz, erreferentziako beste auzo batera iritsi arte: Txomin enea, "Txomin berrira" aldatzeko bezperetan betiere.

Oraingoan Txomineko zubitik (Espartxo) Urumea ibaia gurutzatu eta igoera leuna hasiko dugu, Ametzagaina parkera (kaosetik jaio den naturagunea) eramango gaituen errepide politean zehar. Ubako santutegia/komentua igarotakoan, parkean sartuko gara hegoaldeko atetik eta, zumardi bat zeharkatu ondoren, ikuspegi sinesgaitz batetik hiria erakusten digun zorioneko begiratokira iritsiko gara; orientazio-mahaia baliatuta, hiriaren ikuskizun desberdina, ikusgarria eta aparta eskaintzen du: zentro erromantikotik zabalgune eta aldirietara, Donostia inguratzen duten mendien paisaia bikaina ahaztu gabe. Nahitaezkoa da handik gertu dauden XIX. mendeko 1. Karlistaldiko (1833-1839) gotorlekuaren hondarretara igotzea, hondamen-egoera delikatuan baitzeuden (18,8. km). Parketik paseatzen jarraitu eta ekialdeko atetik irtengo gara, Garbera merkataritza-gunera. Zirkulua ixteko bizikleta-bidetik jarraituko dugu, ezkerraldetik, Hego Intxaurrondo berria, bizitegi-auzotzat jotzen den auzo moderno eta ondo diseinatua, zeharkatzeko. Bidegorriak Frantziatik etorrita hiriaren atea den Ategorrietaraino (22,75. km) eramango gaitu, erloju tradizionalaren aurreko uhartean kokatuta dagoen Iñigo Pagolaren "ate gorri" dotoreraino, bere garaian Donostia Gipuzkoako gainerako herrietatik banantzen zuten ate gorrien alegoria. Txangoa amaitzear dago jada. Ategorrietako Galtzada Zaharreko bidegorria hartuko dugu Zurriola hondartzara (1994an berreskuratu zen hareatza) iristeko, surflarientzako eta, oro har, gazteentzako toki hobeezina. Azkenik, itsasertzeko pasealekuaren muturrean (Luis Pedro Peña Santiago pasealekua), Basterretxea artistaren eskultura aurkituko dugu, "Bakearen Uso" sinbolikoa; han zerumugako linea markatzen duen itsasoa da protagonista. Txangoa Kursaal auditoriumean bukatuko dugu 2 gurpileko makinaren gainean 25 kilometroz gozatu ondoren.

Testua: Jesus Mari Alquezar-ek idatzia
  • argazkia 01 Kursaal
01 Kursaal
  • argazkia 02 Bahía
02 Bahía
  • argazkia 03 Puerto
03 Puerto
  • argazkia 04 La Concha
04 La Concha
  • argazkia 05 Lugaritz
05 Lugaritz
  • argazkia 06 Anoeta
06 Anoeta
  • argazkia 07 Urumea
07 Urumea
  • argazkia 08 Loiola
08 Loiola
  • argazkia 09 Ametzagaina
09 Ametzagaina
  • argazkia 10 Mirador Ametzagaina
10 Mirador Ametzagaina
  • argazkia 11 Fuerte de Ametzagaña
11 Fuerte de Ametzagaña
  • argazkia 12 Puerta de Ategorrieta
12 Puerta de Ategorrieta
  • argazkia 13 Paseo Zurriola
13 Paseo Zurriola
  • argazkia 14 Kursaal
14 Kursaal

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta