-
-
34 m
-1 m
0
7,3
15
29,08 km

Bisitak 1923, kokapena 21

Nondik gertu Puntalea, País Vasco (España)

Hondarribia-Irun eta Hendaiatik eginiko bizikleta buelta.Umearen gurditxoarekin egina. Bide guztia asfaltatua da. Gehien bat Hondarribian barrena ibili gara, bidegorrietan barrena. Hondarribitik Irunerako bitartean ez dago bidegorri ugari, baina espaloiak aprobetxatuz gure gurditxoarekin uste baino hobeto joan gara. Irundik ibaitxoaren ondotik Ficobaraino iritsi gara. Iparraldera daraman zubia pasa eta gero Hendaia aldeko bidegorria hartzea pentsatzen genuen. Gure harridura izugarria izan da bidegorrirako sarrera hesi batekin itxia aurkitu dugunean. Guztiz ulergaitza!!Ez al gaude ba Union European!!!
Bidegorriaren gaikaldetik beste bide batetik joan daiteke, bidegorriaren paraleloan.
Kilometro pare bat paraleloan egin eta gero bidegorria hartu daiteke.
Bidegorritik Hendaiako kirol porturaino joan gara. Hemen Hondarribira daraman ontzia hartu dugu bueltan joateko. Pertsonako 1,70€ dira eta bizikleta edo gurdiko 0,50€.
Bueltan Hondarribian gustora izan gara.
Hendaiako_enbarkaderoa
BIDEA_MOZTUA
Bizikleta alokatzen dituen txabola polit bat duzue puntu honetan.
BARRA_PUNTA

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau