Koordenatuak 4530

Noiz igoa 5 de febrero de 2020

Noiz egina febrero 2020

-
-
201 m
0 m
0
15
31
61,06 km

Bisitak 19, kokapena 0

Nondik gertu Txomiñenea, País Vasco (España)

Loiola-Donostia-Pasai Antxo-Orereta-Oiartzun-Irun-Hondarribia (Amuteko aintzirak)-Jaizubia-Gaintxurizketa Goikoa auzoa-Lezo-Pasai Antxo-Donostia.

Ibilbide honek Loiolan dauka abiapuntua eta amaiera. Urumeako ibilbidea, Zurriolako pasealekua, Ategorrieta zaharra, Herrera, Pasai Antxo, Errenteria, eta Oiartzungo Arditurri bideraino bidegorrietatik irten gabe doa tracka.

Arditurriko bidea utzi behar da, Oiartzun zeharkatu eta Donejakue Barruko Bidetik jarraitu. Legarre kaletik gorantz kilometro erdiko aldapa oso gogorra dago (20% batezbesteko desnibela), porlanezkoa, gero arintzen doa Fraileen bidetik igarotzean. Aurrerago, jetsieran, Donejakue bidea jarraitzen da eta Pintoko errekaren zulotik pasa ondoren Gurutzeko errotondara iristen da (GI-2134 errepidean), Beloaga Erdi Aroko gaztelu ospetsua bistan degularik.

Gurutzeko errotondan, Donejakue bidea jarraitzen da berriro, Algorriaga bidetik. Baso eta baserri arteko bidea da, porlanezkoa ere bai, Fraileen bidea baino dexente erosoagoa. Auzo bide honek Olaberria auzoan, GI-3452 errepidean amaitzen da. Errepide hau Iruneko kaleetan sartzen da Bentatik eta segidan Herri Bidegorriarekin lotzen da. Kale batzuk aurrerago, bidegorritik irten eta Lapitze parkea zeharkatzen da. Ondoren izen berbera duen kaletik igaro. 3 kale aurrerago Euskal Herria Hiribideko mendabaleko errotondara ailegatzen da. Espaloi zabaletatik Txirrindu-bidea jarraituz kale honen bukaeraino joan behar da ekialderuntz.

OHARRA: Lehen pasatutako Olaberria auzoan GI-3452 errepidean eskubitik jarraituz gero Euskal Herria Hiribidearen ekialdeko errotondara iritsiko ginen, toki berdinera, bainan Irungo kaleetatik pasa gabe. Nahi izan ezkero aukera motzagoa izango litzateke .

Euskal Herria Hiribideko azkeneko errodondatik aurrerantz bidegorriak Txirrindu-Bideari hatzen dio lekua, Bidasoako pasealekuraino hain zuzen ere. Bidegorria Bidasoako errekaren ondotik Feria Parkeraino iristen da, Donejakue zubiaren ondoan. Hemen bukatzen da ibilbide honen "erdia". Orain itzulera tokatzen da.

Hondarribiko Amuteko padura Jaizubia eta Jaikibel hego magaletako auzoak aspaldian ezagutu nahi nituen. Irundik Hondarribira joateko kale batzuetatik pasa behar da, beste ibilgailuekin partekatutako errepideak baino ez daude. Aurrena Patrizio Arabolaza kaletik (GAL futbol zelaia). Gero Iparralde Etorbidetik gorantz Kolon Pasealekuraino. Azkeneko kale hau Hondarribira eramaten gaitu, aireportua baino lehenagoko errotondara. Tarte hontan trafiko dexente ibiltzen da, kontu handiz pasatu beharreko kaleak.

Behin Amuteko zubira iritsi padurako sendatik doa tracka. Amuteko kanala izena du. Tarteka bidea iztutu egiten da, jendea ibiltzen da paseon. Hobe abiadura moteltzen bada, eta ixiltasunean joan ezkero bertako fauna ikusteko aukera izango da ere bai. Oso tarte polita eta erakargarria.

Padurako senda Jaizubia Elkartearen egoitzaraino iristen da. Hemendik aurrera Jaizubiako urbanizazio, auzo eta baserrietatik pasatzen da, golf zelaien ondotik gorantz. Asfalto eta porlanezko errepide nahiko lasaiak dira.

Jaizubia auzotik "Desguaces Vidaurreta"raino jetsi ondoren Gaintxurizketa Goikoa auzora igotzen da, Elortegi baserriraino, Jaizkibelko zeharkaldi honen punturik garaiena delarik. Tarte batean (waipoint) porlanezko aldapa gogor bat gainditu behar da. Ibilbide honen panoramika ederrenetakoak eskeintzen ditu tarte honek.

Jetsiera azkar batek Elortegitik Gaintxurizketako errepidera eramango gaitu. Trafiko haundia ibili arren bazterbide nahiko zabala dauka errepide honek. Lezo aldera 2 kilometro inguru egin ondoren errepidea utzi eta Herriondo auzotik Lezora jeisten da. Tarte honek hasierak gorako joera du bainan berehala jetsiera azkarra batearen bidez Lezo eta Orereta arteko kai ingurura iristen da.

Eta hemen bukatzen da txango honek egiten duen Oarsoaldeko itzulia. Pasai Antxora doan bidegorrian. Etorreran pasatutako bidegorrietatik Loiolara itzuliz ematen zaio amaiera ibilbide erakargarri honi.

PD: Oarsoaldeko itzuli hau teknikoki erraza izan arren gorabera dexente dauzka, tarte batzuk oso gogorrak. Nere GPSak metatutako gorako eta beherako desnibelak 900 metrotik gorakoak dira, web orri honek eskeintzen dituenak baino haundiagoak. Horregaitik jarri diot "zailtasun hertainaren" maila. Ibilbide hau norbaitek errepikatu nahi badu hobe aurretik bizikletaren gainean eskarmentu pixka bat eduki. Aholkua: zoru gogorretatik arinago joateko erreliebe bajuko kubierta iztuagoak jarri nizkion nere mendiko txirrinduari.
Intersection

Algorrietako bidea-Donejakue bidea

Calle
Intersection

Amuteko kanala, Jaizubiako padurak

Intersection

Jaizubia auzoa

Waypoint

Araba Kalea bide gorriaren hasiera

Intersection

Arditurriko Bidegorria trenbidearen azpitik

Bidegorria Cw Bidegorri
Waypoint

Arrobitxulo parkea

Ibai

Bidasoa Pasealekuaren hasiera

Intersection

Bidegorri Errenteria-Oiartzun (Arditurriko Bidegorria)

Bidegorria Cw Errenteria - Oiartzun (Arditurriko Bidegorria)
Waypoint

Bidegorri Herrera

Ser y Cw Bidegorri
Waypoint

Bidegorri Pasai Antxo

Cw Donostia - Irun
Waypoint

Bidegorria

Bidegorria Cw Donostia - Irun
Intersection

Bidegorriaren bukaera- Irungo Kale Zeharkaldiaren hasiera

Ft
hondakin arkeologikoak

Harrespila Algorrieta

Cromlech Algorrieta
Waypoint

Elortegi

Ucl
Intersection

Eskubitik aldapa gogorra

Callejón
Intersection

Eskubitik Colon pasealekua Kontuz trafikoa!!

Intersection

Eskubitik Deskarga kalea

Intersection

Eskubitik Euskal Herria Hiribidera

Topopirineos 2a
Intersection

Eskubitik Jaizkibel Urbanizaziora

Jaizkibel Urbanización Urbanizazioa
Waypoint

Ezkerretik Ategorrietako Galtzada Zaharra

G1 Ft
Intersection

Ezkerretik Bidasoa pasealekura

Intersection

Ezkerretik Herriondo baliara-Lezo

Intersection

Ezkerretik Iparralde etorbidea, Kontuz trafikoa!!

Intersection

Ezkerretik Irungo Bentak-GI-3452 errepidea

Intersection

Ezkerretik Jaizubiara

Topopirineos 2a
Intersection

Ezkerretik Miguel de Ambulodi kalea

Intersection

Ezkerretik Pintoko errekara, jetsiera ( PR Gi 1011)

Intersection

Ezkerretik Primaut kalea

Intersection

Ezkerretik Rafael Pikabea Etorbidea

Waypoint

Feria Parkea-Santiago zubia

G1 Ft
Waypoint

Fraileen bidea

Waypoint

Gaintxurizketa

Gi-2638
Intersection

Gaintxurizketako errepidea Gi-2638

Intersection

Gi-2134 Iparralde Etorbidea 7

Waypoint

Gi-2134 Irun Hondarribia errepidea kontuz trafikoa!!

Ruta Transpirenaica En Btt (Roncesvalles - Hondarribia)
Waypoint

Golf zelaia

Real Golf Club de San Sebastián
Intersection

Gurutze

Waypoint

Kaia Bidegorria

Bidegorria Cw Errenteria - Pasaia (Donibane) y Bidegorria Cw Bidegorri
Intersection

Kursaal Zurriola Hiribidea

Zurriola Hiribidea y Cw Donostia - Beasain
Waypoint

Lapitze parkea zeharkatu

Intersection

Learre Kalea, 500 m. porlanezko aldapa oso gogorra

Learre Kalea Camino de Santiago Vasco Del Interior
parquing

Loiola ibilbidearen hasiera

Xbk
Intersection

Maria Cristina zubia

Waypoint

Pintoko errekaren bidea

Calle
Waypoint

Txaparrene Pasealekua

Waypoint

Txirrinduen bidea Irun hegoalde-Euskalherria Hiribidea-Bidasoako Pasealekura

Olaketa y Cw Irun Hegoaldea
Waypoint

Urumeako bidegorriaren hasiera

Cw Donostia - Beasain
Waypoint

Zurriola

Zurriola Pasealekua Ft Gr 121 E21 Pasai Donibane - Donostia
Waypoint

Zurriola pesealekua

Cw Donostia - Irun
Intersection

Zuzen jarraitu Auzolan kaletik

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau