-
-
41 m
-3 m
0
5,6
11
22,53 km

Bisitak 259, kokapena 0

Nondik gertu A Guarda, Galicia (España)

A Guardan hasita, Minho ibaiaren ertz portugaldarretik joan eta ertz galiziarretik bueltatzen den ibilbide zirkularraren lehenengo etapa da hau. Umeekin egin ahal izateko pentsatuta dagoenez, errepide nagusiak sahiesten ditu ahal den neurrian, eta etapak motzak dira.

Mapa gainean marraztutako track-a hau zen. Baina ibilbidea egin eta gero konpondu egin dugu:
Caminha pasa eta N13-a utzitakoan, trenbidearen ezkerretik joaten saiatu ginen, track horretan zegoen bezela, baina bidea ez dago ondo. Hobe da merenderoa pasa eta gero trenbidea gurutzatu eta tarte hori karreteratik egitea, track honetan dagoen moduan. Tarte motza da, eta karretera oso lasaia. Track batetik bestera tarte txiki hori da aldatzen den bakarra.


"Ocio en la naturaleza" blogeko ibilbide batean eta wikiloc-eko beste zenbait tracketan oinarrituta dago (behean estekak). Bestalde, rodadas webguneko foroko jendearen laguntza ere jaso dut. Eskerrak eman nahi dizkiot bereziki salvaguillade-ri, ibilbidearen zati bat egin eta bideoak eta argazkiak bidaltzeagatik!

Track hau sortzeko erabili dudan informazioaren estekak:
* http://ocioenlanaturaleza.blogspot.com.es/2013/09/ruta-en-bici-por-el-mino-para-grandes-y.html
* https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5864040
* https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6584499
* https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=9426866
* http://www.rodadas.net/foro/
http://www.littlevigo.com/parque-o-castelinho-vila-nova-de/

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta