-
-
90 m
-4 m
0
28
55
110,83 km

Bisitak 197, kokapena 4

Nondik gertu A Guarda, Galicia (España)

Hau mapa gainean marraztutako ibilbidea zen. Egin eta gero aldaketa txiki bat egin dugu. Erabili beste track hau:
https://www.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=20381580

***************************************

A Guardan hasita, Minho ibaiaren ertz portugaldarretik joan eta ertz galiziarretik bueltatzen den ibilbide zirkularra da hau. Umeekin egin ahal izateko pentsatuta dagoenez, errepide nagusiak sahiesten ditu ahal den neurrian.

"Ocio en la naturaleza" blogeko ibilbide batean eta wikiloc-eko beste zenbait tracketan oinarrituta dago (behean estekak). Bestalde, rodadas webguneko foroko jendearen laguntza ere jaso dut. Eskerrak eman nahi dizkiot bereziki salvaguillade-ri, ibilbidearen zati bat egin eta bideoak eta argazkiak bidaltzeagatik!

Track hau sortzeko erabili dudan informazioaren estekak:
* http://ocioenlanaturaleza.blogspot.com.es/2013/09/ruta-en-bici-por-el-mino-para-grandes-y.html
* https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5864040
* https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6584499
* https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=9426866
* http://www.rodadas.net/foro/

OHARRAK:
1- Ez dugu probatu oraindik. Akatsen bat izan dezake, beraz. Probatutakoan igoko dut track eguneratua.

2- Ibilbide osoa igo dut, baina gure asmoa Salvaterra do Minho-tik Tui-ra kayak-ean joatea da. Eta Tui-ko irteera nazionaletik joan gabe egiteko modurik topatu ez dudanez, kayak-ak alkilatu eta bizikletak garraiatuko dizkigun enpresak Goian-eraino eramango gaitu. Umeekin egiteko asmoa baduzu, beraz, adi Salvaterra do Minho-tik Goian-era doan zatian, probatu gabe geldituko da eta.
Aquí se puede hacer una parada. Hay chiringuito , baños ,merendero y parque.
salvaguilladek bidalitako argazkikoa
Salvaguilladek bidalitakoa
http://www.littlevigo.com/parque-o-castelinho-vila-nova-de/

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta