Koordenatuak 6914

Fecha de subida 29 de agosto de 2015

Fecha de realización agosto 2015

-
-
679 m
-25 m
0
49
97
194,13 km

Bisitak 948, kokapena 13

Nondik gertu Sunbilla, Navarra (España)

Mugarik gabeko 3 egunetako ibilaldia, egunean 67 bat km eginda.

1 Etapa: Bera-Dantxarinea 70km
Beratik bidegorritik Behobiaraino, handik Hendaiara Abadia gaztelura eta bertatik bide eder batetik Urruñara. Urruñatik Azkainera bazkaltzeko eta Santinaziotik Sara aldera. Saran Pottoken bidea hartzen da (Sarako Lezea-Zugarramurdiko Lezea-Urdazubiko lezea) lotura egiten duena. Azkenik Dantxarineako kanpinera lotara (Ainhoan).

2 Etapa: Dantxarinea-Baigorri 65km
Ez-muga berriz ere zeharkatuz, Ainhoa bisitatu ondoren Ezpeletara. Ezpeletatik Larresoro aldera Makilen artisautza ikusteko eta bertatik Itsasura. Itsasun Bidarraira hartzeko bide ona Atekaitzetik da (Rolanden pasua), erreka segituz. Bidarraitik Garaziko hiriburura, azkenik Baigorriko kanpinera joateko.

3 Etapa: Baigorri-Bera 67km
Txokolate bero bat hartu ondotik, Izpegiko lepoa igo (%6 desnibela, 8km) eta Baztanera jaisten gara. Erratzu atzean utzi eta Bozate, Elbetea, Elizondo, Irurita eta Oronoz pasata, Bertiz ondotik Malderreka aldera. Donezteben bazkaldu eta bidegorritik berriz ere Bera aldera.

1 comentario

  • nonbait 29-ago-2015

    Waypoint gehiago nituen baina dirudienez Wikiloc-en muga pasatzen du.

Si quieres, puedes o esta ruta