-
-
1.765 m
15 m
0
125
251
501,05 km

Bisitak 2069, kokapena 8

Nondik gertu Anoeta, País Vasco (España)

Napar pirineoetan eginiko 7 eguneko trabesia. Anoetan hasi eta Hernanin bukatua.
1. Etapa Anoetatik abiatu eta Leitzarandik barren Leitzara igo. Leitzan ogitarteko bat jan zerbait pikatu eta handik basakabira. Basakabin eskubitara desbiatu eta handik haize-errotetara (Beruete). GR-11-ri jarraikiz mendiz mendi Gorostietako gainera iritsiz handik Leurtzako urtegiraino jarraitu genuen. Han lehenengo gaua pasa genuen kanpin dendan eta Bibak eginez, bakoitzaren gustora.

2.Bigarren egunean mendiko txirrindak hartu eta Leurtzako urtegitik Belateko gainera joan ginen tontorrez tontor. Bidean haize bortitza izan genuen. Belateko gainetik errepidez Olagueraino jeitsi ginen (bidean bazkaltzeko pausa bat eginda). Olaguen hasi zen eguneko kalbarioa. Lehenengoz Egoskueko portua igo genuen beratatik Urtasunera jeitsi eta Eugiko urtegira inguratzeko. Bertan prexkatu bat hartu eta berriro txirrinden gainean jarri eta Zubiriraino jeitsi ginen, handik Erroko portua igotzeko. Handik ordekan kilometro batzu egin ondoren Mezkiritzeko portua igo genuen (eguneko azken portua) azkenik Auritzberrira iristeko, bertan Urrobi kanpinean hartu genuen lekua. Logela konpartituak prezio onean dituzte bertan. Kanpin alboko errekan prexkatu bat hartu eta kanpinean bertan menu eder bat jan ondoren lo hartu genuen.

3. egunean errepidea hartu eta Aribera abiatu ginen ginen, bertatik Orreagako bidea hartu genuen. Orreagatik aurrera jarraitu eta ubidearen bidea hartu genuen Irabiko urtegira iristeko, Iratiko basora. Urtegia inguratu eta Elurretako amabirjinaren ondoko jatetxean ogitarteko eder bat jan genuen.
Handik gure norantza iparralderantz zuzendu genuen, Urbeltz errekan gora. Azkenik les chalest de Pedro pasa ondoren, kanpa zoragarri batean lo egin genuen. Gurekin generaman sua martxan jarri eta makarroi batzu afaldu ondoren lotara joan ginen. Ez genuen askoren beharrik izan lo hartzeko.

4. Egunean bertatik abiatu eta Chalets de Iratiko gainera igo ginen. Etapa gogorra izango zela genekienez lasai hartu genuen aldapa. Igoera ororen ondoren jeitsiera tokatzen zen gero, jeitsiera ederra benetan. Berriro pixkat igo eta Larraineko herrira heldu ginen. Handik berriro pixkat jeitsi eta Santa Engrazira hasi genuen igoera, hara iritsi eta zerbait bazkaltzeko. Bidean Holtzerteko zubia ikusteko aukera dago baina Kakuetako arroila ere, baina denbora gutxi genunez ez genun geldialdirik egin.
Bazkal ondoren eguneko momenturik gogorrena iritsi zitzaigun. Aretteko eski estazioraino igo ginen, eta bertatik berriz Belaguako gainera. Bertatik jeitsiera polit bat genuen aurretik, Pirineotako lehenengo mendi altuak ikuskatuz, 3 erregeen mahaia, Petretxema, Ani, etab. Azkenean ordekan Isabara iritsi ginen. Isaban aterpetxe baten hartu genuen leku eta herrian poteo txiki bat egin ondoren afaltzera joan ginen. Ederki afaldu genuen inguruan ohikoa den bezela, kantitatez eta kalitatez (prezio onean gainera).

5. Egunean Isabatik irten eta Uztarrotzera abiatu ginen eta handik portua igo eta beheruntz Otxagabi norantzan pedalkatu genuen Abodira igotzeko bidegurutzera iritsi arte. Behin bidegurutzera iritsita eskuinetara hartu genuen aldapa, Abodi gaineko aterpetxera iristeko. Etapa hau osorik transpirenaika trabesiako 14. etaparen ibilbide beretik egin genuen. Esan bezela Abodi gainetik Iratiko basoan sartu ginen.
Gure ibilbidea berriro aurrez egindako puntura iritsi zen, zortzi itxurako trabesia bati forma emanez. Iratiko baso zoragarrian behera jeitsi eta erreka ixkin baten bazkaldu genuen. Bazkal ondoren bidean jarraitu eta pistan gora abiatu ginen Otxagabatik Elurretako Amabirjinaren hermitara dijoan errepidera iritsi arte, kilometro erdi bat egin eta Irabi urtegirantz jiratu genuen eta berriro inguratu genuen, baino aldi honetan beste aldetik, hegoaldetik.
Urtegiaren hormara ailegatu eta handik pista hartu eta Orbaitzetako fabrikara iritsi ginen, oso toki ikusgarria. Azken bide zatia geratzen zitzaigun aurretik Orreagara dijoana. Behin bide hau hartu eta baso tartetik Orreagara iritsi ginen. Bertan kanpina montatu eta afaltzera joan ginen.

6.Egunean ere transpirenaikako azkenaurreko etaparen ibilbidea bera egin genuen, 15. etapakoa. Orreagatik abiatu eta Ibañetako gainera iritsi ginen. Handik berriz Lindus-eko gainera joan ginen eta Iparraldeko lurretan sartu ginen berriro. Jeitsiera luze eta eder bat genuen aurretik, pagadi eder batetik egin beharrekoa, azkenik Banka-ra iritsi artekoa. Bankan berriz aldapa beherak ahaztu eta berriro goranzko bidea hartu genuen, Kinto erreala ezkerretara utzi eta Auzaranzko bidea hartu genuen. Lepora iritsi eta inguruko borda eder baten bazkaldu eta beherunzko bidea hartu genuen Erratzurantz. Erratzutik errepidea hartu eta Elbetera iritsi ginen, Donezteberen atetara, eta handik gorunzko ibilbidea hartuz Etxalar aldera.
Eguraldiak lagundu ez zigunez, euri lanbroa nagusi, ez genuen paisajeataz gozatzeko aukerik izan. GPS-ari jarraikiz noizbait iritsi ginen Etxalarko herri polit eta txukunera. Trago bat hartu indarrak biltzeko eta Lesakaruntz jo genuen errepide zaharretik. Lesakan nahikoa kostata baina gure mailako lotokia aurkitu genuen. Garbitu bat hartu eta erropa goxoak jantzita afaltzera joan ginen. Indarrak soberan genituenez(jejeje) Berako festetara joan etorri bat egiteko aprobetxatu genuen, gehiago ezin genuenean Lesakara itzuliz.

7.Egunean, azkeneko egunean Lesakatik abiatu eta goruntz abiatu ginen Pagoletako gainerutz, handik aurrera jarraitu eta Artikutzako urtegira jeitsi ginen. Han mokadutxo bat egin ondoren Goizuetako harrobi zaharrerantz hasi ginen igotzen, erreka aldamenetik. Behin harrobira iritsi ondoren Goizuetako errepidera jeitsi ginen. Errepidea hartu genuenean Hernanira jeitsi ginen genituen azken indarrak gastatu nahaian. Hernaniko tren geltokira iritsitakoan arnas pixkat hartu genuen, ibilbidea bukatu baikenuen. Trena hartu eta Anoetara itzuli ginen, bertan ondo merezitako trago bikain hoietako bat hartzeko.


Laburpen bezela komentatzea gustatuko litzaidake egindako ibilbidea oso ibilbide politta dela, toki berdeetatik igarotzen dena trabesia osoan eta mendi ederrez inguratu dagoena. Ibilbidea mendiz eta errepidez egin genuen. Alforjekin gindoazenez ezin izan genuen toki oso teknikorik zapaldu, ez baita batere erosoa, hala ere tokatu zitzaizkigun bai jetsiera batzuk. 7 egunetan egin genuen baina egun gehiagotan egitea ere gomendagarria izan datteke, inguruetako bazter polittak ikusteko denbora hartuz. Azkenean egunero 70 km-ko media ateratzen da eta 1500-2000 metro inguruko desnibelarekin. Ibilbide hau egiteko forman egotea gomendatzen da, sufritu arren abenturataz gozatzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau