-
-
398 m
44 m
0
73
147
293,66 km

Bisitak 71, kokapena 4

Nondik gertu Les Minimes, Occitanie (France)

Ibilbidea bizikletaz egiteko oso aproposa egin zaigu. Lehenengo zatia Garonna hibaiaren kanalaren parean egiten da La Reolé herrriraino. Ondoren zati batean errepide arruntean egin behar da eta Sauveterre de Guyennera iristean Bide Berde bat har daiteke , Roger Lapebieren izena duena. Honek Bordeleraino mahastien artean eramango gaitu. Bidean ikus daitezkeen herrietan Moissac, Auvillar eta Agen aipatuko genitzke, baina herrixka asko politak daude ibilbidean. Lotarako eskeintza ere oso zabala da , nonnahi topa daiteke lekua, bai kanpinean eta baita ere Alberge, Gite, eta abarretan. Bed and Breakfast eskeintza gomendagarria dago ere, eta bizikleta bidaideak ere ugariak dira.

3 iritzi

  • argazkia Aitor Uranga

    Aitor Uranga 28-oct-2018

    Aupa Beñat! Zer motatako bizikleta edota gurpil mota behar da gutxienez bide hau egiteko?

  • argazkia Beñat Amenabar

    Beñat Amenabar 28-oct-2018

    Kaixo Aitor:

    Begira guk udan egin genuen eta zati txiki batzuk kenduta gehiengoa nahiko ondo asfaltatuta dago, beraz ez da mendiko bizikletarik behar ez eta gurpil lodiegirik. Guk hain zuzen hibridoak deitzen diren horietakoak eraman genituen eta ez dute gurpil oso zabalik eta ez genuen arazorik izan.
    Ez dakit lagungarri izan naizen zerbait gehiago behar baduzu esan lasai.
    Laister arte eta bidai on.
    B.

  • argazkia Aitor Uranga

    Aitor Uranga 28-oct-2018

    Kaixo Beñat,

    Primerako erantzuna eman didazu, eskerrik asko.

Si quieres, puedes o esta ruta