-
-
908 m
680 m
0
3,4
6,8
13,67 km

Ikusita 10 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Adana, País Vasco (España)

Ibilbide hau umeen karritokin egiteko oso aukera ona da, baina BALDINTZA HAUEK BETE BEHAR DIRA (nere ustez):
- Karro on bat behar da, gurpil handiak dituena. FRENOAK beharrezkoak dira (maldan beheran erabiltzeko)
- IGANDEAN egiteko. Arrazoia da igandeetan kanteran lanik ez dago, orduan oso trafiko gutxi dago errepidean. Gainera bide ondoan oso ondar polita dago umeak jolasteko.
- NAHIKO LUZEA DA TA MALDA DEXENTE DAUDE, beraz sasoian egon behar da egiteko segurtasunekin. Umeekin bi geldiketa egin nuen berak jolasteko/jateko: Begiratokian eta Laminoria kanteran.

Baldintza hauek bete ta gero, ibilbide polita da umeekin egiteko, vasco navarro trena egiten zuena zen orokorrean, gasteiztik Lizarrara joaten zena zen. Orain bide Berdea da, baina ez da dena laua, bakarrik lehenengo zatia. Arrazoia da Laminoriako tunela itxita dagoenez, mendiko bide bat jotzen du.

Bideen zorua (ia osoa) hartxintxarra da, eta zati bat errepidetik egiten da, orduan lokatzarik ez, karritrekin ibiltzeko zaragarria. Portu gainean zati txiki bat harrizkoa da, eta karroa bultzatu/igo egin behar da, baina 4 metro besterik ez dira.

Txirringak ibiltzen dira hemendik, beraz kontuz beraiekin. Eta errepidean kotxeekin, noski, baina igandeetan oso kotxe gutxi aurkituko ditugu, ta errepidea oso zabala da gainera.
Waypoint

Maldak hasten dira

Waypoint

Portu gainean, karroa hartu behar da metro batzuk

Waypoint

kontuz, hemendik aurrera malda beherakin

Waypoint

Begiratokia eserlekuekin

Waypoint

kantera, kontuz! ondarra jolasteko bidean

Waypoint

errepidea, kontuz

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau