Denbora  6 ordu 32 minutu

Koordenatuak 1051

Noiz igoa 12 de febrero de 2020

Noiz egina febrero 2020

-
-
2.496 m
1.740 m
0
1,8
3,6
7,14 km

Bisitak 16, kokapena 0

Nondik gertu El Portalet, Aragón (España)

Culibiellas mendira igotzeko korridore ez oso zaila, eta motza. Hor barna AD edo D- zailtasun maila ematen diote, eta 200 bat metroko luzera.

Hurbilketa:
Formigaleko Anayet parkinetik atera, pisten eskuinaldean barna tartetxo batez, eta Culibiellas arroillan sartu ordez (Anayeteko ibonetara igotzeko ohiko bidea), segi aurrera, eta gure aurrean ikusten dugun mendiari zuzenean ekin, arroka irtenguneen artean ikusten den tubo baterantz. Hori izanen da pasatu beharreko lehenengo tuboa. Han jarri genituen eskiak motxilan, eta kranpoietara pasa. Arnesa ere bertan jantzi genuen badaezpada. Tubotxotik aterata, malda etzanagoetean barna egin gora, bigarren tubotxo batera. Hori igarota, aurrean ikusten dugu Culibiellas mendiaren goialdeko hormatzarra, eta bertara hurbilduko gara poliki poliki. Argi ikusten da behetik ur-jauzi izoztu bat (Colmillo Blanco, oso zaila omen). Horren ezkerrean dago gure korridorea, diagonalean ezkerretik eskuinera igotzen dena, baina oinarrira iritsi arte ez da argi ikusten.

Korridorea:
Kondizio onetan harrapatu genuen; elur gogorra, tarte baten batean izoztua. Hasierako tartea da malkartsuena (50-55º). Erdialdean irtengune zailxeago bat eskalatu genuen (65º?). Ondoren, berriz ere 50º inguruko igoera, mendiaren gandorreraino. Gandorrean bertan, azken pausotxo bat mixtoan, patio pixka batekin eta ez oso erosoa baina laburra. Bertatik gailurrera ateratzen da.
Ensanblean egin genuen, tarteka asegururen bat sartuta. Estakak erabili genituen, ohiko friend semaforoa, eta fisureroren bat. Torlojuak eraman bai, baina erabili ez.

Jaitsiera:
Mendiaren gandorra jarraitu ekialderantz, Pico Royoko leporaino. Bertatik ipar isurialde ilunean sartu (aldapa gogorra), eta piskanaka Formigaleko pistetara hurbiltzen joan. Handik autora erraz.
Waypoint

bigarren tubotxoa

cima

Culibiellas

Waypoint

Korridorearen sarrera

Waypoint

lehenengo tubotxoa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau