Denbora  7 ordu 23 minutu

Koordenatuak 915

Fecha de subida 20 de agosto de 2018

Fecha de realización agosto 2018

-
-
2.083 m
1.269 m
0
1,5
2,9
5,86 km

Bisitak 36, kokapena 1

Nondik gertu Zuriza, Aragón (España)

Tacherako igoeran, Achar de Alanoko lehendabiziko puntara igotzen den eskalada bidea. Mengual eta Picazo izan ziren bidearen irekitzaileak eta ekipatzaileak, eta bidearen inguruko informazioa “Guía de escalada en roca Valle de Ansó” liburuan argitaratu zuten. Eskalada zailtasunari V+/A0 maila ematen diote. A0 tarte hori librean 6c+/7A ingurukoa omen da. Bidea ongi ekipatuta dago bilguneetan eta luzerik zailenetan, baina tarte errazenetan ez dago segururik; beraz, trabagailuak eramatea komeni da, ohiko materialaz gain (bilguneetarakoa…). Gainera A0 pausoa egiteko estribo modukoren bat edo baga pare bat eramateak lagundu eginen digu. Eskalada polita da, estilo klasikokoa; fisurak, diedroak, tximiniak… Tarteka, patio sentsazioa izanen dugu. Arrokarekin kontu handiz ibili beharra dago; tarte batzuetan oso ona bada ere, beste askotan apurtuta dago, eta uste ez duzunean behera etor dakizuke harritzarren bat (susto ederra izan genuen guk). Harri solte dezente dago luze batzuetan, eta kontuz ibili behar da deus ez botatzeko pasatzean, edota sokaren mugimenduarekin.
Bidearen hasierara iristeko,
Tacherako lautadatxotik igotzen hasi, Tacherako pausorantz. Ordu eta laurden inguru kostatu zitzaigun guri bidearen hasierara iristea, Tacherako pausoaren erdian, bi harri bloke handiren artean.
Eskalada hiru bat ordutan egin genuen.
Jaitsiera ordu bete inguru.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta