Denbora  9 ordu 26 minutu

Koordenatuak 1895

Noiz igoa 29 de julio de 2018

Noiz egina julio 2018

-
-
2.666 m
1.424 m
0
2,8
5,7
11,36 km

Bisitak 68, kokapena 6

Nondik gertu Aragüés del Puerto, Aragón (España)

Bisaurinen ibilaldi zirkular luzea Agullas de la Balellaza eskalatuz.
Lizara - eskalada bidearen hasierara: Lizaratik Bernerako bidea hartu, eta ehiztarien aterpea baino lehenxeago utzi, ezkerraldera eginez. Hortik aurrera ez dago bide argirik, baina poliki eskuinaldera igotzen joan, eta luze gabe agertuko dira orratzak. Eskalada bidearen hasierara ordu eta berrogei minutu.

Agullas de la Balellaza eskalada: Sendero Límitek ekipatua, eskalada ez da oso zaila. Hasieran pauso gogor samar bat du (6A ematen diote), baina gero dena IV eta V graduko eskalada da, ez oso mantenitua, ongi ekipatua (friendak eraman genituen eta erabili ez), eta inguruan amildegi zirraragarriak. 8. luzea da politena; V gradukoa, oso ongi babestua. Bidearen bukaeran kontuz egin beharreko destrepe txikia dago, soka bat dago jarria jaitsieran laguntzeko. Ondoren zailtasun handirik gabeko pasarte estua, alde bietan amildegia duena, kontuz egin beharrekoa. Hortik bertatik rapelatzen jaisteko instalazioak daude, baina guk Fetas mendira igo ginen. 3 ordu inguru kostatu zitzaigun guri eskalada bidea osorik egitea.

Fetas - Bisaurin: zailtasunik gabeko bidea, baina luze samarra.

Jaitsiera: Foraton lepora jaitsi (ohiko bidea Bisaurinera igotzeko) eta handik Lizarara.

Eskalada bidearen inguruko informazio asko dago internenten; ondoko loturan Sendero Límitek ematen duena:

http://senderolimite.blogspot.com/2013/08/inauguracion-oficial-las-agullas-de-la_1.html
cima

Bisaurin

Waypoint

Eskalada bidearen bukaera

Waypoint

Eskalada bidearen hasiera

cima

Fetas

refugio

Lizarako aterpea

REF LIZARA

1 komentario

  • lezea 03-ago-2018

    Todo muy fácil ....

Nahi izanezkero edo ibilbide hau