-
-
572 m
283 m
0
0,5
1,1
2,15 km

Bisitak 3581, kokapena 45

Nondik gertu Arditurri, País Vasco (España)

Ibilbide hau Aiako Harrietan (Aritxulegi aldean) berriki irekitako "Basurdeen begiratokia" eskalada bidearena da, Arritxulo aterea abiapuntu eta helmuga duena,

BIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 160 metro.
- Luzeak: 5.
- Nork irekia: Juanillo eta Cesar Atorrasagasti (laguntzaileak Alberto Fernandez eta Stig Larrañaga).
- Zailtasuna (gure iritzi apalean): IV. Luzez-luze: 1ºL: III+ (35 m), 2ºL: III (25 m), 3ºL: IV (25 m), 4ºL: III+ (55 m) eta 5ºL: II+ (20 m).
- Orientazioa: Hego mendebaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
- Hurbilketa: Arritxulo aterpetik 10 minutu eskas.
- Jaitsiera: 25 minutu inguru.
- Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 10 express zinta (batez ere luzeak) eta zinta batzuk bilguneetarako. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko.
- Bidea eskalatzeko pasatako denbora: ordu eta laurden inguru presarik gabe.

Haur, eskaladan hasiberri nahiz soka batekin lehen aldiz lotuta ibili nahi duen bakarren batekin hasteko bide ederra da, hurbilketa eta jaitsiera azkarrekin, goiz edo arratsalde pasa baterako primerakoa, ziur inguruko klasiko batean bihurtuko dena.

Informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/12/aiako-harriak-aritxulegi-basurdeen.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta