Denbora  12 ordu 7 minutu

Koordenatuak 1501

Fecha de subida 30 de septiembre de 2018

Fecha de realización septiembre 2018

-
-
2.638 m
1.394 m
0
2,4
4,9
9,74 km

Bisitak 35, kokapena 2

Nondik gertu Canfranc, Aragón (España)

Aspera igotzeko eskalada bide klasikoa.

Hurbiltzeko:
Eskaladaren hasierara iristeko, Aisako errepidetik atera, eta igo GRan barna Paso de la Garganta de Aísa delakora.

Eskalada:
Berez eskalada ez da zailtasun handikoa, baina mendi giroan egiten da, eta klasikoa izaki, aseguruak ez dira kirol eskaladakoak bezain fidagarriak; ez dago paraboltik, bai ordea iltze asko toki zailenetan.

Lehenik, Paso de la Garganta de Aísatik, III. graduko paretatxo bat gainditu behar da, eta horren goialdean ertza hartu, eta Dondestatú orratzera hurbildu.

Dondestastú orratzera igo, goialdean III+ graduko pausoak gaindituta (IV- gradukoak izan litezke). Orratzaren goialdetik hurrengo orratza ikusten da, Dondestanestos. Ematen duena baino errazagoa da, baina handik ikusita, pareta lisoa ematen du gero igo behar denak.

Dondestastú orratzetik atakara jaitsi (rapelatu daiteke, guk destrepea aseguratua egin genuen). Atakatik, Dondestanestos orratzera igo behar da. Horretarako, IV. graduko eta 15 bat metroko horma zirraragarria eskalatu behar da; regletak, helduleku onak, eta iltzez josia. Ondoren tximinia etzanago bat hartu behar da eskuinaldera, eta goialdean bilgunea muntatu. Handik, gandorrean barna segi; zailtasun handirik gabe, baina amildegia inguruan. Segi azken tontorttoraino, eta handik rapela egin hurrengo atakara jaisteko. Segi, ezkerraldera zertxobait eginda, hurrengo lepotxoraino.

Lepo horretatik eskalda uzten ahal da, bira belartsu eta horizontal samar bat eskuinaldera hartuta. Eskalada bideak, ordea, ertza hartzen du berriro, eskuinaldetik III. graduko tarte bat gaindituta hurrengo bilgunera iristeko (iltze bat eta zinta batzuk harri batean). Hurrengo luzea da zailena; ezkerraldera egin bilgunetik, eta harri zabal etzan batzuk igo horma tentetzen den tokiraino, arrakala diagonal bateraino. Zenbait erreseñatan irakurri dugu hor iltze bat dagoela, baina guk ez genuen ikusi. Friend eta fisureroekin babestuta, arrakala gainditu V. graduko pauso labur bat igota (atzeraka botatzen du zertxobait, baina helduleku ona du). Arrakala jarraitu (errazago) pixkatto bat ezkerraldera, eta hartu hor eskuinaldera ateratzen den erlaitz etzanago bat (III). Horren amaieran bilgunea muntatu genuen guk. Bilgunetik ateratzeko, beste pauso zail samar bat igaro behar da, kordino bat duena laguntza moduan. Erreseina batzuetan IV. gradua ematen diote, eta beste batzuetan V.a. Guri gehiago iruditu zitzaigun V.ekoa. Pauso hori gaindituta, segi zuzen gora pixka bat, ezkerraldera ateratzen den tximinia belartsu bat hartu arte. Bilgunea tximiniaren hasieran egin, bi iltze eta zintak. Tximinia ezkerraldera igo, eta goialdera iritsita, ahal denean, eskuinaldera egin erlaitz etzan samar batean barna. Erlaitzaren bukaeran bilgunea muntatu, eta handik gora Aspeko gandorrera iritsiko gara.

Gandorra horizontal samarra da, baina gailurrera iristeko azken ataka sakon bat pasatu beharra da. Atakara rapel eginez jaisteko tingladoa dago muntatua, baina askoz erosoagoa eta azkarragoa da tingladora iritsi baino metro batzuk lehenago iparraldera destrepe erosoa egitea, eta atakara eskuinaldetik iristea. Atakatik azken eskaladatxo erraza (II) eginen dugu, eta zuzenean Aspeko gailurrera iritsiko gara.

Materiala:
Eskalada klasikorako material ohikoa; 40 metroko soka eraman genuen eta juxtu iristen zen zenbait luzetan, 12 sistema, fisureroak, friendak, zintak. Katu oinak, azken tarterako batez ere.

Jaisteko:
Aspetik jaisteko ohiko bidea hartu. Bide horrek bariante bat baino gehiago ditu, baina cairn dezente dago guztietan ere.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta